GUTXIENEKO ETA GEHIENEKO
Nola da euskaraz, GUTXIENEZKO ala GUTXIENEKO?
Eta GEHIENEZKO ala GEHIENEKO?
Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren (IZO) erabakia:
GUTXIENEKO da azpisarrera Hiztegi Batuan, eta, beraz, GUTXIENEKO eta GEHIENEKO gomendatzen ditugu:
Gutxieneko soldata, eta ez Gutxienezko soldata
Gutxieneko distantzia, eta ez Gutxienezko distantzia
Gehieneko prezioa, eta ez Gehienezko prezioa
Zenbaitetan, minimo eta maximo hitzak erabili behar dira (Hiztegi Batuan jasorik daude):
Tenperatura maximoa
Funtzio baten maximoa eta minimoa
IZOren itzulpen- eta berrikusketa-irizpideak
Artikulua
Delitutxoak, beti diminutiboarekin egiten diren gauzatxo horiek: norbere txakurraren goroztxoa espaloiaren erdi-erdian utzi eta paseatzen jarraitu; zigarrotxo bat piztu eskolako komunetan; arropa dendan kamisetaren bat probatzen hasi, tarratadatxoa egin eta ostera ere apalean tolestuta laga; ezagun, edo are, lagunen bati buruzko komentariotxo gaiztoren bat egin... Delitutxoak, badaezpada, atzera begiratu ondoren egiten diren gauzatxoak: gozo-dendako arasetatik gominolatxo batzuk lapurtu; organikoen edukiontzira errefusaz beteriko poltsatxoa bota; aparkatzean, atzeko kotxeari kolpetxo bat eman eta alde egin; puzkertxo bati jaregin liburutegian...Baina, ai, nola puzten diren diminutiboak, globoak bezala, burua biratu eta norbaitek bete-betean harrapatu zaituela ohartzean.
Miren Amuriza
Osorik, HEMEN
PASARTEA
(…) Besterik da gure bilobena, gelan sartzen direnean. Jo eta jo aritzen dira Zuk niri deitzeko erabiltzen duen txirrina, eta jakin-min handia eragiten die poliespanezko busto zuriak, harekin jolastu nahi izaten dute. Oraindik ez dute, Patrick Modianoren Le Livret de famille nobelaren azkenean ageri den alabatxoak bezala, memoriarik:
"Besoetan neraman alabatxoa. Lotan zegoen burua nire sorbaldan jarrita. Ezerk ez zuen haren loa eteten. Artean ez zuen memoriarik".
Biloba nagusiak ere bustoarekin jolastu nahi izaten zuen panpina bat zelakoan, harik eta bustoa amonaren ileordearekin ikusi zuen arte eta amona, aldiz, ilerik gabe: ordutik, ez du bustoa ukitu. Dagoeneko biloba hasita zegoen memoria pilatzen, memoria hasita zeukan lanean eta bidea markatzen.
Zu
Anjel Lertxundi
Asteburuari begira, ametsetarako tartea hartuko dugu, Lourdes Oñederraren Intemperies liburuaren pasartea irakurrita.
(...) Oporto eta Lisboara doan trena ari da sartzen orain geltokian. Hori ere berandu ote. Ez, agian ez. Hendaiatik dator, Luziarenaren kontrako norabidean.
Eta, tren honetatik jaitsi eta beste horretan sartuko balitz? Bihar goizean Lisboan egongo litzateke. Lisboara beti nahi izango du itzuli. Alfama, San Antonio jaiak, ekaineko beroetan. Jendeak sardina erreak jaten ditu kalean, mahai txiki eta handietan. Bakoitzak ahal duenean. Paperezko klabelinetan amodiozko mezuak jartzen dituzte eta belar usaindunekin poto txikietan sartuta saltzen dituzte erregalatzeko. Polita da erregalatzea. Norbaiti zerbait erregalatzeko gogoa izatea. Hori da onena...
Azkue Fundazioak urteko euskarazko blog onenak saritzen ditu, Blogetan izeneko lehiaketaren bidez. Aurten hirugarren aldiz egin du, eta joan den astean banatu zituen sariak. Zientzia eta Teknologia alorreko lehena LABORATEGIA izan da.