EUSKARAZ EZ DIRA EGOKIAK
Ø Euskaraz, gaztelaniaz ez bezala, ez dago genero morfemarik eta, horrenbestez, izenondoek ez dute izaten forma bat maskulinorako eta beste bat femeninorako
*Isabel, nerbiosa al zaude? Isabel, nerbioso (urduri) al zaude?
*Musika klasika gustatzen zait. Musika klasikoa gustatzen zait.
*Perpaus erlatiba da hori. Perpaus erlatiboa da hori.
Ø Nagusien forma ez da egokia, nagusi bera soilik goren maila baita.
*Mikel da anaia nagusiena. Mikel da anaia nagusia.
Ø Oso graduatzailaren balioa –egi atzizkiaren bidez ematen da, eta desegokia da hori euskaraz:
*Ez naiz trebeegia. Ez naiz oso trebea.
*Ez da azkarregia. Ez da oso azkarra.
Ø Gehiegi aditzondoarekin ere gauza bera gertatzen da:
*Ez dut gehiegi ulertu. Ez dut asko ulertu.
*Margolan hori ez dut gehiegi atsegin. Margolan hori ez dut asko atsegin.
Pasartea
Apirilaren 11.
1827ko apirilaren 11. Eckermannek transkibatzen du
Goetherekin izandako elkarrizketa bat:
“Hasi zen esaten: nik beti diot, eta errepikatzen dut, mundua ez litzatekeela existituko hain erraza ez balitz. Badira mila urte lur kaskar hau landatzen dela, eta hala ere indar bera dauka. Euri pixka bat, eguzki pixka bat eta berde-berde daukagu udaberriro. Eta horrela behin eta berriz.
Gaur, apirilaren 11, Goetherekin bat nator. Ez ginateke izango, hain errazak ez bagina. Bizirauten dugu noizbehinka berdatzen garelako. Eta gogoan gordetzen dugulako berriz ere berpizteko esperantza. Udaberria izan edo ez izan.”
Bob Pop, Días ajenos : primavera-verano
Konparatzeko, hobe erabiliko dugu, eta ez *hobeago.
Hobe bera da konparatzeko modua, beraz, ez dauka zertan
–ago atzizkia hartu.
*Hura baino hobeagoa da.
Hura baino hobea da.
.Bezala
*Arantxa neskame bezala joan da
Arantxa neskame joan da
*Gidari bezala izendatu zuten
.IZENDATU
Gidari izendatu zuten
*Inauterietan pailazo bezala jantzi nintzen
Inauterietan pailazo jantzi nintzen
.Bihurtu
*Ura ardoa bihurtu zen
Ura ardo bihurtu zen
.-tak / -ak
*Nire ikasleak oso neska-mutil saiatutak bihurtu dira
Nire ikasleak oso neska-mutil saiatuak bihurtu dira
Ariketak egin nahi badituzue:
http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/arauak_orokorrean20.htm
Artikulua
Hilekoaren emotikonoa onartu du Unicode erakundeak. Mundu osoko emakume taldeek ongietorria eman diote erabakiari, hilekoaren tabua hausten lagunduko duelako, baina horietako asko ez daude ados hautatutako irudiarekin. Izan ere, hilekoaren sinboloa odol tanta bat izango da.
Lau astean behingo odol-jarioak lotsa edo estigmatizazioa sortzen du, oraindik ere, munduan. Zenbait lekutan tenpluetan sartzea debekatzen zaie andrazkoei hilekoa dutenean —erlijioa eta emakumearen menpekotasuna: bikote polita—. Beste batzuetan, neskei ez zaie ezer ere azaltzen. Hilekoa lehenengoz dutenean gaixotu egin direla uste dute.
Jose Mari Pastor. Berria