Gaztelaniazko YA euskaraz. Elhuyar hiztegia
Ya viene tu hermana: Zure ahizpa badator.
Ya sé que tienes que irte: Badakit joan egin behar duzula.
¡Ya voy!: Banoa!
Ya ha venido: Etorri da.
Ya verás qué bonito es: Ikusiko duzu zein ederra den.
¿Ya te has enterado?: Jakin al duzu?
¡Ya te arrepentirás!: Damutuko zaizu!
Ya estoy harto de tantas tonterías: Asper-asper eginda nago hainbeste txorakeriaz.
Ya podías haberlo dicho antes: Lehen esatea zenuen.
Ya puedes pensar en otro empleo, porque he oído que te van a despedir: Beste lan bat bilatzen hastea duzu, kalera bota behar zaituztela entzun baitut.
Ya no vive aquí: Jadanik ez da hemen bizi.
Ya he hablado anteriormente de este tema: Jadanik mintzatu naiz gai horretaz.
Eso ya no se usa: Hori ez da jada erabiltzen.
¿Ya te has levantado?: Dagoeneko jaikita?
Tranquila!, que ya está en casa: Lasai!, dagoeneko etxean da eta.
Tu hermano ya estará en casa: Honezkero zure anaia etxean izango da, etxean da, etxean dateke
Ya habrá llegado a París: Honezkero iritsiko zen Parisa, iritsi da Parisa, iritsia izan behar du Parisa.
Ya habrás leído los periódicos, ¿no?: Honezkero irakurriko zenituen egunkariak, ezta?
Ya no vendrá: Honezkero ez da etorriko.
Eran las doce y pensé que ya habría llegado: Hamabiak ziren eta ordurako iritsia izango zela pentsatu nuen.
Intenté abrir la puerta, pero él ya había echado el cerrojo: Atea zabaltzen saiatu nintzen, baina hark ordurako sarraila itxia zuen
¡Ah ya!, fuiste tú el que llamó: A bai!, zeuk deitu zenuen
¡Ya!, ¡y encima tengo yo la culpa!: Baita zera ere!, gainera errua nik izango dut!
¡Preparados, listos, ya!: zuen lekuetara, prest, hasi!
¡Ya!: Orain!
¡Ya va!: Berehala joango naiz!
Artikulua
Jada ez
1958. urtean, Idea Vilariñok bertso batzuk idatzi zituen eta aurten Garazi Arrulak euskarara ekarri ditu:
Ez da izanen
jada ez
ez gara elkarrekin biziko
ez dut zure umea heziko
ez zure arropa josiko
ez zaitut gauez izanen
ez dizut musu emanen ni joatean
ez duzu inoiz jakinen nor nintzen
zergatik maitatu ninduten beste batzuek.
(…) Jada ez naiz ni besterik
betiko eta zu jada
ez zara niretzat izanen
zu baizik. Jada ez zaude
etorkizun batean
ez dut jakinen
non bizi zaren
ez norekin
ez oroitzen ote zaren ere.
Ez nauzu inoiz besarkatuko
gau hartan bezala
inoiz ez.
Ez zaitut ukituko atzera.
Ez zaitut ikusiko hiltzen.
Idazle uruguaitarrak poema hunkigarri hori idatzi zuen Juan Carlos Onettirekin zuen harreman sentimentala apurtu zenean.
Gehienok, denok?, hausturak bizi izan ditugu. Ni, unibertsitateko garaian, mutil gasteiztar batekin maitemindu nintzen. Harremana apurtu zenean, bata bestea bisitatzeari utzi genion eta, bat-batean, Laudio eta Gasteiz ozeano baten bidez banatuta egongo balira bezain urrun zeudela iruditu zitzaidan. Urteak pasa ziren bata bestearen inolako berririk jakin gabe.
«Etorkizun batean, ez dut jakinen non bizi zaren, ez norekin», zioen Vilariñok, baina gaur egungo gizarte hiperkonektatu honetan zaila da lotzen gaituzten komunikazio-zubi guztiak hondatzea. Orain, bestearen telefono zenbakia ezabatu behar dugu mugikorretik bai eta sare sozialetan 'lagunak' izateari utzi, eta Messengerra kendu, eta Whatsappean blokeatu, eta e-posta ahaztu…, eta gau batzuetan, nostalgia mingarriegia denean, hainbat plataforma digitaletan berari buruz kuxkuxean ibiltzeko tentazioa gainditu. Orain, harremana erabat apurtuta gelditu bada ere, badugu bestea zer egiten ari den jakiteko aukera. Ikusgai jarri dugu geure bizitza. Oso zaila da orrialdea pasatzea. Egun, tristura aldentzeko idazten diren maitasun-poemak ere sare sozialen erakusleihoetara igotzeko kapaz gara. Orain denok dakigu dena 'besteari' buruz, eta, batzuetan, hori izan daiteke mingarriena: maitatu dugun hori ezin ahaztu, oraindik gugandik gertu dagoela sinetsi.