ZORIONAK
Gaur egun oso zabalduta dago ZORIONAK moldea, baina ez da egokia Gabonetarako, urteak egiten dituena zoriontzeko edota zerbait ondo egindakoan adierazteko baizik.
Beraz, horrela erabiltzea gomendatzen dizugu:
*Zorionak eta Urteberri on!
Gabon eta Urteberri on!
Gabonetako hiztegia:
Gabonak, Eguberriak: Navidad / Noël
Gabon-gaua: La Nochebuena / La nuit de Noël
Eguberri-eguna: Día de Navidad / Le jour de Noël
Urtezahar-gaua, Gabon zahar gaua: El día de Nochevieja/La nuit de la Saint-Sylvestre
Urteberri-eguna: Día de Año Nuevo / Le jour de l’an
Eguberri on!: ¡Feliz Navidad! / Joyeux Noël!
Urteberri on!: ¡Feliz año nuevo! / Bonne année!
Ahotsak.eus
Aretxabaletako Miren Zuazabeitiak Gabonen inguruko kontuak aipatuko dizkigu. Transkripzioak lagunduko digu ulertzen.
http://www.ahotsak.eus/aretxabaleta/pasarteak/are-015-004/
-Erregaluak eta eukitzen zenduezen Gabonetan?
-Ez. Erregietan, e, orduan Erregietan. Gure etxien be, gure etxien be diru pillue ez zan egongo baiña beti-betik -eta nik sinistu be haundi eiñ arte sinisketen neuen-. Bueno!, orduen hori deskubridutia aitta ta ama ziela... Enteretan bagintzen be atrebidu be ez beste bati kontetan hori. Haundi eindda. Eta gure amak danoi betik danoi zerbaitt. Eta zapatak ifintten gauen danok eta goixien zerak, erregalutxuak. Igual amak berak josittako kuleruek. Baiña hakixen gantxillotxuakin-eta eitten, eta hemen zeretan gantxillotxuekin eta. Honbre, Gauza zerak ez, baiñe nik ixa betik eukitten nauen muñekia, porke oso muñekazalia izen nintzen eta. Eta muñekie bakitzu nun saltzen zien? Mantxueneko dendan eta Erregenetarako ekarri eitten auen muñekak eta.
-Muñekak zelakuak zien, trapuzkuak edo?
-Ez, ez, ez. Bestelako polittak, e. Begixek ikera eitten euenak eta ez. Baiña oso polittak.
-Orduan Gabonetan erregaluak eta?
-Bai, bai.
-Gabon-kantak eta?
-Ene!, kantetan gauen etxien gabon-kantak. Eta oin be Mikelek-eta datozenien Gabon gabien kanteten dou billazinkuak eta, kanteten dou hemen kuadrilliak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.
Eragiok, mutil,
aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli txapla, pum!
Gabon gaua pozik igaro daigun.
Hator hator neska etxera!