-tzean, -tzerakoan, -takoan
Sarritan gaizki erabiltzen ditugu atzizki hauek, eta ez dakigu bereizten “Atea zabaltzerakoan ikusi dut eta atea zabaltzean ikusi dut”.
Ea adibide honekin betiko ikasten dugun:
Atea zabalTZERAKOAN ikusi dut . Zabaltzera joan denean (aurretik).
Atea zabalTZEAN ikusi dut. Zabaldu duen momentuan (aldi berean).
Atea zabalduTAKOAN ikusi dut. Zabaldu ondoren.
Ariketa hauekin frogatuko dugu ea ikasi dugun; bikote bakoitzetik esaldi bat aukeratu behar dugu:
1. Ama etortzean hasiko gara bazkaltzen
2. Ama etortzerakoan hasiko gara bazkaltzen.
3. Txiletik itzultzean, albiste onak ekarri zituen.
4. Txiletik itzultzerakoan, albiste onak ekarri zituen.
5. Jendaurrean hitz egitean, ozen eta garbi ahoskatu behar dira hitzak.
6. Jendaurrean hitz egiterakoan, ozen eta garbi ahoskatu behar dira hitzak.
Erantzun zuzenak: 1, 3, 5.
Informazio gehiago izateko horretaz, hemen
'' Orain badakit pertsonak ez direla sekretu biltegiak besterik. Ezagutzen dituzula uste duzun arren, ulertzen dituzula, beti izango dituzte beren arrazoiak bihotzean lurperatuta, inork ikusi ezinezko lekuan. Inoiz ez duzu pertsona bat guztiz ezagutuko, baina, noizean behin, norbaitekin fidatzea erabaki dezakezu”.
Leal, Veronica Roth. Itzultzailea: Maria Oses
Muskerraren ospea
(…) Muskerra ezaguna izan da, eta izan du bere fama ere duela hamarkada gutxi arte. Baserri eremuetako eta herri txikietako biztanlea baita muskerra, eta hiriak handitzen eta asfaltatzen hasi garen artean, bista-bistan izan baitu gizakiak. Eta gorde ditu belaunaldiz belaunaldi transmititu diren ezagutzak eta usteak. Kondairak eta kontakizunak, Bernardo Atxagak Obabakoak-en erakutsi zigun bezala. Belazean lotan geratuz gero, muskerra belarritik sartu, eta burmuina jateko kapaza dela kontatu ziguten. Ez baitago gizakiaren burmuina baino gauza gozoagorik muskerrarentzat. Eta hala, tontotuta uzten zaitu betiko. Hori zioten, behintzat, Obaba herriko biztanleek ipuinean. Eta hala, musker berdeari ospea eman zioten berriz, liburuaren azalera, pantaila handira, eta Asteasuko Muskerraren Egunera eraman arte.
Arriskutsu fama duenak gizakia erakarri izan duelako, muskerra begiratua, zelatatua eta harrapatua izan da
Fama, alabaina, irabazia zuen aurretik muskerrak, eta belarrira saltatzen zuela ere zabaldua zegoen aspalditik. Hernaniko Ereñotzu auzoan hala jaso izan dugu: “Belarrira saltatzen omen zutela entzun nuen, eta ordutik beldurrez ibiltzen nintzen” edota “muskerraren horzka sugearena baino txarragoa da”.
Muskerraren ospeak, beraz, gehiago izan du txarretik onetik baino. Arrazoirik gabeko fama txarra, egia esan. Eta hala, oso zabaldua dagoen uste bat ere jaso izan dugu Malerreka, Goizueta eta Hernani inguruan: “Esaten zuten kopetan pegatzen omen zela muskerra saltatuta, eta zazpi herritako kanpaiak jo behar zutela hura libratzeko!”. Eta horregatik, edota, benetan, arriskutsu fama duenak gizakia beti erakarri izan duelako, muskerra begiratua eta zelatatua izan da leku askotan. Baita harrapatua ere.
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2689/euskal-herriko-musker-bat-british-museumean
Iñaki Sanz-Azkue