Zaurgarri: vulnerable
kolektibo zaurgarriak: colectivos vulnerables
burua da gorputzeko atalik zaurgarriena: la cabeza es la parte más vulnerable del cuerpo
“Modu anitzetan naiz zaurgarri eta ezin dut hori ekidin. Ez naiz are zaurgarriagoa izanen, isiltasun armak nire etsaien eskuetan utziz“.
"Hay muchas formas en las que soy vulnerable y no puedo evitarlo. No voy a hacerme aún más vulnerable poniendo armas de silencio en manos de mis enemigos.”
Audre Lorde
Poesia
Idazten dut
neure burua sartu dudan kartzela honetatik eskapatzeko
idazten dut
giltzaz itxitako gelak eta komunak eta armairuak irekitzeko
idazten dut
beti zarratuta dauden leihoetan zirrikitu bat zabaltzeko
idazten dut
ziega pareta-zuri hau urratzeko
(haizea sar dadin
behintzat
arnasa apur bat
hartu dezadan)
idazten dut
neure burua zulatu eta
barruan
burmuina jaten ari zaidan zizare lodi hori
aliketa batzuekin hartu eta erauzteko
idazten dut
ez dakit zertarako baina
idazten dut
Txoriak etortzen ez diren lekua (Erein)
Alaine Agirre
Eromena, ondoezak eta osasun mentala ikuspegi feministatik lantzen dituen dokumentala da Zauria(k), sufrimendu psikosoziala eta genero bizipenak uztartu eta 9 emakumeren errealitateak barne hartzen dituena.
https://zauriakdokumentala.weebly.com/