REKIN edo DUN
Has gaitezen asmakizunetan. Batek gauza bat pentsatu, eta horrek zer pentsatu duen asmatu nahi duenak hainbat galdera egin besteari. Nola esan: "gauza bat da taparekin" ala "gauza bat da tapaduna"?.
Erantzun zuzena, zalantzarik gabe, "tapaduna" da. Izan ere, "-dun" atzizkiak zerbaiten jabe izatea edo zerbait edukitzea adierazten du. Adibidez: "bizarduna" , bizarra duenari esango diogu eta "euskalduna" euskara duenari. Zer gertatzen da? Bada, gaztelaniaren eraginez, sarritan, "zerekin" deklinabide-atzizkia erabiltzen dutela batzuek.
Alegia, gaztelaniaz "es una cosa con tapa" denez gero, euskaraz* "gauza bat taparekin" esaten dutela...
Horixe bera! Eta hor, garbi dago kalko okerra egiten dutela, euskaraz "-dun" atzizkia erabili beharko litzateke eta. Beraz, "gauza bat tapaduna".
Beste horrenbeste esan behar* "orri bat graparekin" badiogu. Nola esan hori?
"Orri bat grapaduna".
*"Pieza bat gomarekin"...
. "Pieza bat gomaduna".
- *Eta, azkenik, esango al genuke "leiho bat kristalarekin"?
- "Leiho bat kristalduna".
Zer da?
+ "Gauza bat tapaduna"
- "Gauza bat taparekin"
Habe ikasbil
POESIA
Etxe ondoan daukagun limoiondoa hasi da ematen lehendabiziko limoiak. Beragandik hurbil, gereziondo bat dago, hostoak maskal-maskal dituela. Limoiondoak onenak emandakoan, gereziondoaren txanda izango da. Zuk eta senarrak iazko eszena bat dute gogoan. Loratze betean zegoen gereziondoa, ezin ederrago, esperantza bezain zuri. Udaberria zuen aldarri. Ikuskizuna hain zen indartsua, non luzaz iraungo zuela ematen baitzuen. Edertasuna ez zela iraungiko. Aski izan ziren, ordea, egunsentiarekin hasitako euritea eta haizea Zuren eta senarraren ilusioa zapuzteko. Ez zen, ordea, arbolaren edertasuna guztiz desagertu. Desplazatu egin zen. Haizetearen ondoren, lurra bihurtu zen eder, arbolatik eroritako hosto txiki zuriz gainezka baitzegoen: eguraldiaren petralak alfonbra fin ezin delikatuagoa utzi zuen arbolaren inguru guztian.
Anjel Lertxundi
MUSIKA
La Oreja de Van Gogh taldeko Leire Donostiako Martxa abesten