PARTIDAREN EMAITZA NOLA EMAN
Partidaren emaitza ematean bi zenbaki zehaztuen artean ETA jarri behar da. Hainbatean geratu direla adierazteko, zenbatzaile banatzaileak erabili behar dira:
Realak* bat huts irabazi zion Athletici atzoko partidan.
Realak bat ETA huts irabazi zion Athletici atzoko partidan
*Lau bi izan da gure partidaren emaitza.
Lau ETA bi izan da gure partidaren emaitza.
Pilota-finalaren emaitza *hogeita bi hamazazpi izan zen
Pilota-finalaren emaitza hogeita bi ETA hamazazpi izan zen.
Ariketak HEMEN
POESIA
Ezer ezin da izan haurtzaroa bezain urrun
Ezer ezin da izan haurtzaroa bezain urrun.
Distantziak gaindituz, baduzu Plutona iristerik;
baita zoriona atzamarrekin urratzerik ere;
ezezagun eta ilun, heriotza beti dugu zain.
Baina haur ez dena ezin da haurtzarora itzuli;
gaurtzaroan amaitu eta zapuzten zaizkio saioak oro.
Ezer ezin da izan haurtzaroa bezain urrun.
Ez Pluton, ez zoriona, ez heriotza.
Urruntasun guztien erreferentzia delako.
Inola ere ezin itzuliko garen guneen artean
atzematen gaitzena delako, ezinezkoena.
Inoizkotasun inongoenean geratu zitzaigulako.
Juan Luis Zabala