ORDINALEN ETA BANATZAILEEN IDAZKERA
Laburbilduz, hauxe da Euskaltzaindiaren erabakia:
1) Ordinaletan “garren” idazten ez den bakoitzean puntua jarriko dugu haren ordainean: Atano X.arekin, XX. mendean, 12. mendean.
2) Oso-osorik letraz idazteko orduan arazoak sor ditzaketen ordinalek
honela egiten dute: hogeita batgarren, hirurogeita batgarren.
Hala ere, bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren,
eta abar idatziko da.
21. gelditu da atzoko lasterketan...hogeita batgarren gelditu da atzoko lasterketan
5.ena naiz lan-poltsetako zerrendan...bosgarrena naiz lan-poltsetako zerrendan
3) Kontuz honekin!
Amaieran bost daukaten zenbaki guztiek –garren atzizkia hartzean, amaierako T hori galtzen dute.
ZenbaTgarren gelditu zara lasterketan? * BosTgarren gelditu naiz Bosgarren gelditu naiz
3) Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten
dira: bana, bosna, ehuna, mila bana, zenbana, eta abar. Hauen aldaerak
ere (borzna) berdin idatziko dira.
Kontuz hauekin!
Bana erabiltzean, aditza singularrean jarriko dugu:
*Jonek eta Anek liburu baNA erosi DITUZTE Jonek eta Anek liburu baNA erosi DUTE
-NA atzizkia mila eta milioirekin: aurreko zenbatzaileari erantsiko diogu
*Hamar milaNA pezeta dauzkagu HamarNA mila pezeta dauzkagu
*Bost milioiNA eman dizkigute BosNA milioi eman dizkigute
Ariketak Euskaljakintza:
Praktika 3: ordinalen eta banatzaileen idazkera (hautatu erantzun zuzena)
Artikulua
Liburua
Aspaldiko literatura-irakasle batek negar egin zuen gu ikasleon aurrean, institutuan ikasleren batek liburu batzuk lapurtu zituztela jakin zuenean. Ez liburu horiek bereak zirelako edo aparteko maitasuna zielako, ezpada ikasleren batek literaturan interesa bide zuelako.
Iruzkin hori artikulu honen kontura etorri zen:
http://www.argia.eus/blogak/boligrafo-gorria/2014/12/12/liburuak-lapurtzeko-gogoa-daukat/#more-4153