Erdarazko gerundio okerren eragina euskaraz
Euskaraz maiz esaldi hauek partizipioa +Z erabiliz itzultzen ditugu, jakin gabe erdaraz ere gaizki eginak daudela, gerundioa ezin baita aditz nagusiaren ekintzaren ondoren gertatu. Beraz, esaldi hauek koordinatu kopulatiboak dira eta hala euskaratu behar dira.
Geroaldiko Gerundioak
La administración convocante hará pública la relación provisional de aspirantes admitidos, *concediendo un plazo no inferior a siete dias naturales para formular reclamaciones.
Onartutako izangaien behin behineko zerrenda argitaratuko du deialdia egiten duen administrazioak, gutxienez zazpi egun naturalekoa izango den arrazoibideak aurkezteko epea* zabalduz.
Onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko du deialdia egiten duen administrazioak ETA arrazoibideak aurkezteko epea zabaldu egingo du; epe hori, gutxienez, zazpi egun naturalekoa izango da.
HABE Ikasbil
Poesia eta musika
Sekula ez erortzea
Sekula ez erortzea, kontu zaila da hori;
behin bakarrik erortzea, ezinezko mirari.
Bidegurutze horretan, okerreko bidea
hura dela jakin arren, zaila da ez hartzea.
behin sartutako lekuan, pausoa beti ustel.
Zain daude hutsune horiek, zure zangoen gose,
imanak metalari lez, beti deitzen zaituzte.
“Ez naiz berriz eroriko”, erraten du xaloak;
xalo-xalo erortzen da: gero hartzen du loak.
Irristatzeko aukeran, hitz bat bada sobera,
hasperen desegoki bat, isiltasuna bera.
“Erne nago eta adi, isilik eta geldi”,
ohartzerako berriro, goitik behera erori.
Erortzen denak nahi luke, han behean sarea,
horren ordez izaten du, gehienetan sardea.
Ekibokatu zaleak, berriz nahiko du jausi,
erortzea bizilege dela baitu ikasi.
Amildegiaren ertzak badu erakarmena,
ertzean ibili denak, ertzean nahi du dena.
Sekula ez erortzea, kontu zaila da hori;
behin bakarrik erortzea, ezinezko mirari.
Harkaitz Cano eta Petti
"Hotzikarak" (Elkar, 2016)
Entzun hemen kantua
Mikel Martinez de Osaba https://flic.kr/p/VgHULD