Baldintza irreala:
Bi motatakoa:
a) Etorkizunekoa: hipotesia da, baina bete daiteke:
Zurekin joango banintz, garaiz iritsiko nintzateke.
Eta ez, “ Zurekin joango banintz, garaiz iritsiko nintzen.”
b) Iraganekoa edo irreala: hipotesia da, eta inoiz ez da beteko:
Garaiz etorri (izan) balitz, ikusiko zuen (zukeen). Bi aukerak dira zuzenak.
Garaiz kantatu (izan) bazenu, guk entzungo genizun (genizukeen). Bi aukerak dira zuzenak.
ARIKETAK: http://euskaljakintza.com/ariketak/aditza/bald_orain_nor.htm
Oinarrizko Gramatika. Andres Alberdi
Iritzia
Jon Maia bertsolariaren «Berriak jaio ginen» liburuaren inguruan egindako elkarrizketatik ateratako pasarte bat:
Fermin Muguruza nire idoloa zen. Nire kultura berez hori zen, rock kultura hori, gazte mugimenduena... hor nengoen ni eroso, horrelako jendearekin eta horrelako erreferenteak zituen jendearekin. Erabat bereizitako bi mundu ziren. Pentsaezina zen rock-and-rolla gustatzen zitzaion pertsona bati bertsoak gustatzea. Noski egongo zirela, baina salbuespena ziren. Aparteko bi mundu ziren. Nire inguruko inork ez zuen bertso bat entzuten. Mirari bat zen ni bertsolaria izatea. Faktore askoren gurutzaketaren emaitza zen ni bertsolari izatea.
Nik uste dut hori izan dela bertsolaritzaren azken iraultza handia, 90eko hamarkadaren bueltan bertso eskoletatik-eta sortu dena.