Bait partikula, kasu guztietan, aditzari atxikia idatzi behar dugu.
bainaiz, baikara, baitoaz, e.a., eta ez *bai(t) naiz, *bai(t) gara, *bai(t) doaz, e.a.
Egitura hauek bi moldetan idatzi izan dira euskaraz: etorri bait zen / etorri baitzen
Batasunaren lehenbiziko urteetan, egileek bietara idazten zituzten, aukeran. Baina gaur egun, bait partikula aditzari elkarturik eman behar da. Arautua den forma bakarra baitzen da.
Kontuan izan behar da, dena den, nola hasten den aditza, idazkera aldatzen baita.
Ikusten denez,
- bait partikularen azkeneko “t” hori bere horretan uzten da laguntzailea “z”-rekin hasten bada;
- galdu egiten da “l”, “n” edo “h”-ren aurrean gertatzen denean;
- eta “k” bihurtzen da “g”-ren aurrean.
Ariketa