AHOZKO ERABILERA
Lankide baten galderari erantzuna eman nahian, AHOZKO erabileran egiten dugun akats baten berri ematen saiatuko gara.
Deba Ibarreko euskalkitik jasotako adibideak dira gaurkoak:
Be bai juan bihar dot nik ➜ Nik be juan bihar dot (1)
1.- BE (ere) lokailuaren erabileran akats ugari egin ohi dira, gehienetan, BE ez dagokion tokian jartzearen ondorioz. Adibidez:
*Mikel hemen dago BE.→ Mikel BE hemen dago.
*Bihar joango gara BE bai.→ Bihar BE joango gara.
*BE bai Mikel etorriko da.→ Mikel BE etorriko da.
Kontuan hartu BE lokailuak beti joan behar duela erreferentziako osagaiaren atzean eta ondo-ondoan. Ahoskatu ere enklitiko gisa egiten da, erreferentziazko osagaiari lotuta. Hortaz, ezin da hasieran edo bakarrik joan.
Adibidez:
Josuk ekarri dau. *BE bai Jonek.→ Josuk ekarri dau. Jonek BE (Jonepe) bai.
Ana joan da. *Eta BE bai ni.→ Ana joan da. Eta ni BE bai.
2.- Kontu handia izan behar dugu erreferentziazko osagai hori egoki aukeratzearekin:
• Guk goian afalduko dogu. Eta zuek?
• *Goian BE.
• Guk BE(gupe) bai / Guk BE (gupe) goian.
3.- BE ez da aditz jokatu atzizki gabe baten ondoan jarri ohi.
*Mikel etorri da BE.→ Mikel BE etorri da.
ARTIKULUA
EZ
Ez!». «Baina nola esango dut ezetz besterik gabe, zer esango dute?!». «Ezin dut...». «Baina arrazoia ere eman beharko dut ba». «Ezin dut zeren...». «Baina beharbada ez zaie ezetz esateko nahikoa irudituko». «Bueno, ahaleginduko naiz...». «Ezin dut ezetz esan, baina, ezin dut». «Konforme». «Kaka! Zergatik esan dut baietz?!». Eta horrela bizi gara etengabe, gurpil zoro horretan sartuta, iritsi ezinik. Eta gure burua, hankak eta eskuak norberaren aurretik doazela dirudi, inolako koordinaziorik gabe. Inolako zentzuzko formarik gabe (…).
http://www.berria.eus/paperekoa/1922/023/002/2015-04-16/ez.htm
Poesia eta musika
Jon Benitoren hitzak erabili ditu Garik “Hil ez denak” abestian:
HIL EZ DENAK
Zure atean jotzen du berriz
babes dezazun,
zure keinu bat bilatzen du
irautea merezi duela jakiteko.
Badaki lehortea zer den,
badaki itxaroten,
badaki harri artean bizitzen.
Inoiz minik behar du,
inoiz zalantzarik,
inoiz bizirik sentitu
hil ez denak.
Jon Benito