ADITZA ez dugu askotan behar bezala erabiltzen, eta komeni zaigu errepasatzea.
Gaur ariketa hau egingo dugu. Bertan zuzendu dezakegu.
http://euskaljakintza.com/ariketak/aditza/orokorrak_1.htm
Hemen dauzkazue aditzen taulak:
http://euskaljakintzaaditza.weebly.com/indikatiboa.html
http://euskaljakintzaaditza.weebly.com/baldintza.html
http://euskaljakintzaaditza.weebly.com/ahalera.html
http://euskaljakintzaaditza.weebly.com/subjuntiboa.html
http://euskaljakintzaaditza.weebly.com/agintera.html
Aditzak ondo erabili ditugun ikusteko, oso tresna erabilgarria da http://aditzak.com/
Pasartea
Tere Irastorza idazlea, heriotzari buruz (II)
(…) Ars moriendi esaten dena. Ondo hiltzeko bideen gaineko liburuak XVII. eta XVIII. mendeetan oso garrantzitsuak izan ziren. Jendeari laguntzen zioten bere burua prestatzen hiltzeko. Gaur egun horren ordez dagoena da, zerbait pasatzen bazaizu tori pastilla, ez dago inor besarkatuko gaituenik. Biziraupena edo bizirik jarraitzea medikalizatu egin da. Eta horrekin ez dut esan nahi gaizki dagoenik pastillak hartzea, baina bai iruditzen zaidala gure buruarekin eta gure kontzientziarekin ere irits gaitezkeela sosegu batera.
Beharbada, erlijioaren galerak ere ekarri du heriotzaz nola hitz egin ez jakitea. Lehengo errituak aintzat hartzekoak zirela. Gaur egun horiek ez dira erabiltzen oso kutsu erlijiosoa dutelako batzuentzat, baina badirudi ez dagoela beste ezer. Nik uste badagoela beste zerbait; guk jarraitzen dugu, eta jarraitzen du bizitzak.