"Lan hau bukatzean"
Ondo esanda al dago "lan honekin bukatzean" esamoldea?
Ez, bada! Esamolde hori oker dagoela esan behar da, euskarak bere-berea duen "lan hau bukatzean" esan besterik ez baitugu. Izan ere, kontuan hartu arazoa gaztelaniaren "con" horrekin dagoela, hau da, "al acabar con este trabajo" esaten delako.
Beraz, gauza garbi dago, eta beste adibide batzuetan hobeto ikusteko, zer esan beste kasu hauetan? *"Arazo honekin eta harekin bukatzeko"...
Bada, horren ordez, "arazo hau eta hura bukatzeko" esan beharko dugula.
*Liburuarekin bukatzeko 40 orrialde falta zaizkit
Liburua bukatzeko 40 orrialde falta zaizkit
*Irratsaioarekin bukatzeko
Irratsaioa bukatzeko
Pasartea
Orbain bat zeukan ezker masailean. Labana batek egina ematen zuen, eta irribarre egiterakoan mugitu egiten zitzaion.
Barrenak zuhurra izateko agindu zidan. Masaileko orbainak izango zuen zerikusirik nire errezeloarekin, kontu jakina baita xehetasun txikienez osatuak daudela pertsonei buruzko gure sentimendu eta iritzi errotuenak. Usain bat, begirada bat, inolako garrantzirik gabe botatako hitz bat: lehendabiziko inpresio hori suaz markatuta baino irmoago geratzen zaigu pertsona bati buruzko iritzia mamitzeko orduan.
Ihes betea
Anjel Lertxundi