Postposizio bat bi elementuri dagokienean, biak deklinatu behar dira:
*Tirabirak gertatu dira lehendakaria eta sailburuen artean
*Tirabirak gertatu dira lehendakari eta sailburuen artean.
Tirabirak gertatu dira lehendakariaREN eta sailburuEN artean
*Alkatea eta gure partez joan da Maddalen
AlkateaREN eta guRE partez joan da Maddalen
*Zenbat zenbaki oso daude 1.000 eta 10.000 artean?
Zenbat zenbaki oso daude 1.000REN eta 10.000REN artean?
Zenbat zenbaki oso daude 1.000TIK 10.000RA bitartean?
Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi Petrirena
Iritzia
Haurtzaroaren desagerpena
Nire kezketako bat hori da gaur egungo bizimoduan. Denok dakigu paradigma historikoa aldatu dela. Lehen gauzak oso garbi zeuden, oso zurruna zen dena. Orain lanaren eta familiaren kontzeptua aldatu dira, eta horiekin batera dogmatismo batzuk ere bai. Trantsizio horretan pertsona dezente galduta dabiltza, edo, gabiltza. Neil Postmanek bazuen liburu oso interesgarri bat: Haurtzaroaren desagerpena. Bertan esaten zuenez, Erdi Aroan ez zen bereizten haurren eta helduen munduen artean. Zazpi urteak bete arte oraindik umeak ziren, baina hortik aurrera gai ziren helduak bezala hitz egiteko, lengoaiaz jabetzen ziren eta ordutik aurrera heldu bihurtzen ziren. Ez zegoen arroparik eta jokorik haurrentzat, janzten ziren eta hitz egiten zuten helduak bezala eta ez zegoen eskolarik haurrentzat. Gero, inprentaren garaian, helduak hasi ziren edukitzen arma bat txikiengandik babesteko beren sekretuak eta desioak, heldutasun hori: alfabetatua ez bazinen ez zenuen horretara iristerik. Eta horrekin batera sortu ziren eskolak, haurrentzat jokoak, arropak… Hor hasi ziren bereizten haurren eta helduen munduak. Baina 1950eko hamarkadan telebistak eztanda egin zuenean, berriro ezabatu zen banaketa hori: edozein haurrek badu orduz geroztik helduen mundurako leiho bat zabalik, horrek dituen ondorio guztiekin. Nire ustetan ondorio kaltegarriak hein handi batean, zeren ez gara uzten ari haurrei behar bezala garatzen. Zer esanik ez mundu digitala iritsi denetik. Horregatik aipatzen dut poemetako batean, haurrak helduegiak direla eta helduak haurregiak.
Oso irakurtzeko: http://www.argia.eus/argia-astekaria/2563/martxel-mariskal
Bideoa
Soziolinguistika Klusterrak bideo batean jaso ditu uztailean argitaratu ziren euskararen erabileraren datuak.