Lander Larretxeak Gure Kasa programako aurkezle Telleria anaiei (Julen eta Antton) egindako elkarrizketako zatitxo bat ekarri dugu gurera. Interesgarria da osoa irakurtzea
Erreferente eta izen asko aipatu ditugu. Ia denak espainiarrak dira.
J.T.: Kulturalki, oro har, Hegoaldean denok gara oso espainiarrak.
A.T.: Nik azkeneko urtean nahita eten dut hori pixka bat, eta ingelesezko edukiak kontsumitzen hasi naiz: bai umoregileak, bai telesailak… Bestela espainiarren filtroa pasa behar duzu beti zerbait jasotzeko.
J.T.: Onartu dezagun lehenbailehen hala dela, oso espainiarrak garela. Ez gaitezen paretaren kontra jo itsu-itsu. Zailagoa iruditzen zait jendearengana iristea eta gertuko sentiaraztea zerbait zure burbuila propioa sortu nahian ari zarenean. Hobe da ukitzea kanpoko erreferentziak, baita espainiarrak ere, eta tartean sartzea beste eduki batzuk. Guretzat, gainera, lehenengo erronka da euskara oro har akademikoa eta arrotza zaien gazte guztiengan horiengan eragitea. Haiengana hurbiltzeko erreferentzia espainiarrak behar ditugu, baina hor sartu behar dugu bestelako eduki bat ere.
A.T.: Aldi berean, hori konbinatu behar da izaera kritikoagoarekin, eta ulertu erabil dezakegun espazio bat dugula jendaurrean. Saiatzen gara euskal erreferenteak ahal bezainbeste ustiatzen. Dena dela, erdarakadak sartzeak, adibidez, min egiten dit niri.
J.T.: Sartu behar dira. Gehiago jolastu behar da horrekin, ze askotan horrek egiten gaitu gertuko, eta erakargarri ere bai. Baina noski, horrez gain, Anttonek astero hiru hitz berri sortzen ditu euskaraz, eta horiek ere sartu behar dira. Baina bi gauza horiek uztartuta egiten da benetako ekarpena. Beti ere, kontziente izanda, bai zer egiten ari zaren, eta baita zein errealitate dugun ere.
Eta horren ondorioz Axier Lopezek egindako artikulua ere, ezin duzue galdu: