-GATIK GEHIEGI ERABILTZEA
“-gatik” deklinabide-atzizkia behar ez denetan erabiltzen da batzuetan, erdararen eraginez. Ezin da esan “*askoagatik irabazi zuen” edo “*gutxiagatik galdu zuen”. Horren ordez: “alde handiaz” edo “alde txikiaz”. Ez “*bi tantoagatik” baizik eta “bi tantoz”
Iturria: Egunkaria-3, 32. or.
Maiz, gaztelaniaren eraginez, NORENGATIK kasua erabili ohi da kausa ez beste nozio batzuk adierazteko: salneurria, trukaketa, eta abar.
*Merke erosi du: mila eurogatik.
Merke erosi du: mila euroan.
*Amatasunagatiko baja hartu du.
Amatasun-baja hartu du.
*Kromo hau beste horrengatik aldatuko didazu?
Kromo horren truke hau hartuko didazu?
*Zuk ez baduzu nahi, ni zuregatik joango naiz.
Zuk nahi ez baduzu, ni zure ordez joango naiz
Ariketa gehiago HEMEN
Artikulua
Atso titi-handiak eta agure zakil-tenteak
“Gaur egungo munduan bost bider gehiago inbertitzen ari gara gizontasunaren aldeko botiketan eta emakumeentzako silikonan, Alzheimer osatzeko baino. Hemendik urte batzuetara, atso titi-handiak eta agure zakil-tenteak izango ditugu, baina euretariko inor ez da gogoratuko horiek zertarako balio duten”.
Andoni Tolosaren, Morau kantariaren, ama duela urte bat hil zen alzheimerrarekin. Hamar urte eman zituzten Andonik eta arreba Mirenek ama zaintzen eta zaintzaileen paperean sentitzen dena azaldu dute.