ERDAL FORMULAK EUSKARAZ (eta III)
Administrazioko hizkerak gogoko dituen formulek eta esapideek esaldi normalak ezkutatzen dituzte, nominalizazioen azpian. Formula horiek puztu eta luzatu egiten dute idazkia. Oro har ez dira beharrezkoak, eta ezinbestekoak badira, saiatuko gara euskaraz janzten. Hona hemen gehien erabiltzen direnak:
Con el objetivo de… -*(r)en helburuarekin
La Orquesta Sinfónica de Euskadi ofrece conciertos didácticos con el objetivo de dar a conocer la música clásica entre los niños
*Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu didaktikoak ematen ditu, umeen artean musika klasikoa zabaltzeko helburuarekin.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu didaktikoak ematen ditu, umeen artean musika klasikoa zabaltzeko.
Con la voluntad de…*-(r)en borondatearekin
Firmaron el documento con la voluntad de aunar esfuerzos en la lucha contra la discriminación de la mujer.
*Dokumentua izenpetu zuten, emakumea diskriminatzearen aurkako borrokan indarrak batzearen borondatearekin.
Dokumentua izenpetu zuten, emakumea diskriminatzearen aurkako borrokan indarrak batzeko / batzearren.
Con motivo de…*-(r)en kariaz
Hemos organizado una cena con motivo del segundo aniversario de la Sociedad.
*Afari bat antolatu dugu, Elkartearen bigarren urteurrenaren kariaz.
Afari bat antolatu dugu, Elkartearen bigarren urteurrena ospatzeko.
Elkartearen bigarren urteurrena ospatu nahi dugula-eta, afari bat antolatu dugu
En caso de…*-(r)en kasuan
En caso de no presentación de solicitudes…
*Eskabiderik ez aurkeztearen kasuan,…
Eskabiderik aurkezten ez bada / aurkeztu ezean…
Por razon de…-(r)en arrazoiengatik
Nadie será discriminado por razón de sexo.
*Ez da inor baztertuko sexu-arrazoiengatik.
Ez da inor baztertuko sexua dela-eta.
En base a…(…-n oinarrituz)
La resolución ha sido adoptada en base a lo dispuesto en el Decreto 18/1996.
*Erabakia hartu da 18/1996 Dekretuak ezarritakoan oinarrituz.
Erabakia hartu da 18/1996 Dekretuak ezartzen duenari begira /…-ri jarraituz / -a kontuan hartuta / oinarri dela.
Trebakuntzako ariketa-liburua. Iñaki Varona eta Karmele Oria
Artikulua
“Behar duzu besteek zu maitatzea eta mirestea, hala ere zure buruarekiko kritikoa zara. Zure nortasunean ahultasun batzuk izan arren, oro har, konpentsatzen dituzu. Erabili ez duzun gaitasun handi bat daukazu. Diziplinatua eta kontrolatua zara kanpora begira, baina aldi berean, arduratsua eta zalantzatia barrutik. Batzuetan, zalantza handiak dituzu bereizteko erabaki zuzenak hartu ote dituzun. Gustuko dituzu zenbait aldaketa, eta aniztasuna, eta huts egin dizutela pentsatzen duzu murrizketen aurrean. Harro zaude pentsalari independientea zarelako; eta ez dituzulako besteen baieztapenak onartzen proba nahikorik gabe. Baina uste duzu ez dela egokia oso argi hitz egitea, uste duzun guztia besteei adieraztea. Batzuetan, irekia eta kanporakoia zara, eta beste batzuetan itxia eta barnerakoia. Zure nahiak irreal izatetik gertu daude”.
1984an Bertram R. Forern psikologoak nortasun-test bat eman zien bere ikasleei (arestian duzuena); gero, bakoitzari bere nortasun-analisia eman zion, test horren emaitzak zirelakoan. Esan zien analisia baloratzeko, kontuan izanda ea beraiei zegokien, eskala honetan (0 oso eskas, 5 bikain). Batez bestekoa 4,26 izan zen. Bukatzeko, esan zien analisi berbera eman ziela ikasle guztiei.
Forer efektuak (baliozkotze pertsonalaren iruzurra edo Barnum efektua ere deitu dutena) frogatzen du norbanakoek onartuko dituztela, oso sinestuta, beren nortasunari buruzko deskripzioak, ustez beraientzat propio egin dituztenak, baina orokorrak direnak, eta hain zabalak non jende askorentzat balio duten.
Edozegauza blogetik jasoa
Musika
Fariba Sheikan eta Iker Lauroba