EZ… EZ… // EZ… EZ ETA …(ERE)
Ohikoak ditugu egitura banakari hauek, baiezka nahiz ezezka:
Bai… bai…
Ez… ez…
Bai … bai eta … (baita…ere)
Ez… ez eta … ere (ezta …ere)
Hutsegite hau ikusten da batzuetan bai eta nahiz ez eta erabiltzean: ERE ez eranstea.
Ez du zerikusirik, ez itxuran, ez edukian
*Ez du zerikusirik, ez itxuran, ezta edukian
Ez du zerikusirik, ez itxuran, ez eta edukian ere.
Ordu kopuru hori betetzen ez dutenei ez zaie ez ziurtagiririk ez titulurik emango.
*Ordu kopuru hori betetzen ez dutenei ez zaie ez ziurtagiririk ezta titulurik emango.
Ordu kopuru hori betetzen ez dutenei ez zaie ziurtagiririk emango, ez eta titulurik ere.
ARTIKULUA
Euskararen erabilerarekin kritiko agertzen zaigu Arantza San Sebastian.
Zenbat maite dugun euskara!
Zein polita den gure herria, zein ederrak baso eta zelaiak, zein goxoa gure hizkuntza, biraorik gabea, zenbait maite dugun euskara, hain zaharra. Horregatik blogaren izena, seme-alabena bezala, euskaraz jarri dugu, “maixua.com”, “Hitzez”, “haurhezkuntza.wordpress.com”, “Hautatzen” “jolastuetakitto.com”, eta abar eta abarrekin oso pozik eta lasai geratu gara. Gure etxe asko ere holakoak dira, “Gure Nahia”, “Ene Gogoa”, “Gure Kabia”, “Ene Txokoa”…
Atea zeharkatu, eta Madrilen egongo bazina bezala, aizu!
Iritzia
“Oroimenek sentimenduek baino dentsitate txikiagoa daukate, horregatik da askoz arinagoa zaharren bizitza; horregatik, zaharrak disolbatzen doaz arian-arian, eta gazteen bizitza sendoa da, metal astunak beste”.
“Elsari buruz gutxi nekien, gizon batek bere emazteari buruz jakin dezakeena: egunetik egunera, pixka bat gutxiago. Hamar urte baino gehiago generamatzan ezkonduta, beraz, ezezagun hutsak izateko zorian ginen”.
“Zoriontasunari buruzko iritziak: hori da pertsonen arteko aldea. Batzuek uste dute ez dela existitzen. Beste batzuok uste dugu existitzen dela, baina beste nonbait”.
Bizitzari buruzko esaldi batzuk Pedro Ugarte
Iban Zalduaren oharrak &hondarrak blogetik jasoa eta moldatua