-t(z)ea + eduki
Nahi baduzue, gelan erretzea daukazue.
“-tzea” eta “eduki” egitura erabil daiteke ahalera adierazteko?
Erantzuna: Egitura hori ezeztapenei eta galderei lotuta dago batez ere, eta, haietatik kanpo, ez dugu zuzentzat jotzen baiezko perpausetan.
Baina ez du tradiziorik eta ez da zuzena honako hau:
“-tzea eduki” egiturak badu tradizioa, baina beste erabilera batean:
Hori zuzena da. Erabilera horretatik kanpo, ordea, ez da zuzena baiezko esaldietan.
Artikulua
(…) Konfinamendu egunotan gauza asko ari naiz irakurtzen, baina Urko Azpitartek sarean jarri duena gustatu zait.
Margaret Mead antropologoari ikasle batek galdetu omen zion: zein da humanitate zantzurik zaharrena? Ikasleak espero zuen gezi baten punta halako lekutan, edo eltze baten zatia, baina erantzuna beste hau izan zen: femur hautsia eta lotua.
Femur hautsiak, naturan, heriotza esan nahi du. Ezin du ihes egin, ezin da ur bila eta janari bila joan. Harraparien bazka bihurtzen da. Ezein animaliak ez du irauten hezur hautsi bat osatzeko adina denbora.
Femur hautsi gero lotuak esan nahi du beste pertsona batek zauritua artatu zuela, zauria garbitu ziola, jaten eman ziola, zaindu egin zuela, osatu eta suspertu zen arte. Talde elkartasunak baino ezin du miraria egin, zaintza konstante eta kolektiboa behar baita femur hori soldatzeko.