Erabilgarriak dira, bigarren mailako sinonimo moduan, "hil" aditza askotan ez errepikatzeko.
. Hau ere zuzena da, baina gogoan izan behar dugu "hil" askoz zabalagoa eta ezagunagoa dela euskaldun guztientzat, eta "zendu" ekialdeko euskara batzuetakoa besterik ez dela.
Ez hil (eta) ez bizi egon
Hilzorian egon, hil hurran egon
Hil-bizi egon
Hilzorian egon, hil hurran egon
Hil adina bizi egon
Hilzorian egon, hil hurran egon
Hil herioan egon
Hilzorian egon, hil hurran egon
Hil eta bizi aritu
Zain eta muin, jo eta ke, jo eta hautsi
Hil eta herio aritu
Zain eta muin, jo eta ke, jo eta hautsi
Hileta jotzen ibili
Negar eta negar ibili
(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)
“Norbait hiltzen zaigunean, gehiago ez dagoela ikusten dugu, hori dakigu, hori iristen zaigu oharmenera, horretara iristen gara, baina ez dugu menperatzen, ez dugu geureganatzen, barneratzen. Ezin dugu gertatzen zaiguna adierazteko hitza ere asmatu. Bestek asmatuak, bestek erabiliak errepikatzen ditugu, arnasa hartuko badugu, aurrera segituko badugu.”
Intemperies
Lourdes Oñederra
Heriotza ulertzeko bestelako moduak
Kultura bakoitzak bere erara interpretatu eta barneratzen du heriotza, baita haren errituak ere. Munduan hainbat lekutan ohikoa da azken agurrean dantza egitea hilkutxarekin.
Ondorengo bideoetako iruzkinetan ongi dokumentatzen da kultura talka. "Nola egin dezakete dantza hainbeste arazo edukita?", galdetu du Micheal Hnat erabiltzaile zuriak. "Zu erotuta zaude, gu afrikarrak gara eta harro gaude, hemen, ikusten duzunez hildako pertsonaren bizitza ospatzen dugu, hemen arazoa zu zara", erantzun dio Dalphine Atembekwak.
Nigerian