Hizkera sexista
Euskarak ez du generorik; beraz, normalean ez dugu zertan sexistatzat jo gure hizkuntza. Baina gaztelaniak badu, eta “desegoki” ez gertatzeko badituzte estrategia batzuk: bikote astunak (amigos y amigas, los/las funcionarios/as, interinos/as); abstrakziora jo eta multzokari baten barruan genero biak sartu: alumnado, electorado; a bildua: trabajador@s...
Generoaren kontu honetan ere, arazoa guk geuk sortzen dugu, zergatik? Euskarak berak dituen baliabideak erabili beharrean, gaztelaniari orpoz orpo jarraitu eta, esate baterako, berak bezala multzokariak erabiltzera jotzen dugulako: el alumnado esango dute los alumnos ez esatearren, eta guk itsu-itsuan ikaslegoa;
bada guk baditugu hori esateko bideak: ikasleak, ikasleria, ikasle jendea:
La clase trabajadora ⇓langilegoa. Hobeto, langileak, langileria
El profesorado ⇓irakaslegoa. Hobeto, irakasleak edo maisu-maistrak
La ciudadanía ⇓hiritargoa. Hobeto, herritarrak
La población ⇓bizlanlegoa. Hobeto, biztanleak
IVAPeko estilo liburua
Artikulua
Itzultzaile neuronala eta generoa
Ikusi dugu euskarak ez duela generorik. Horren ondorioz, kasu honetan, itzultzaile neuronalak ez du bereizi generoa gaztelaniazko bertsioan, eta maskulinoaren aukera egin du. Hobetzeko tartea badauka, beraz, eta berrikusi beharko dugu.
Orain arte testuak euskaraz sortzen aritu zaretenok, bide horretatik jarraituko duzuelakoan gaude. Askotan euskara hutsean bidaltzea nahikoa izan daiteke, baina gaztelaniazko bertsioa behar badugu, itzultzaile neuronala erabiliz lor dezakezue.
Lan hau zuek zeuek egin dezakezue, edo laguntza eskatu zuen zerbitzuan; hala ere, premiarik izanez gero, bidal diezaiokezue normalizazio-teknikariari azken begiratua emateko.
Los que hasta ahora habéis estado creando textos en euskera, esperando seguir por ese camino. El envío en euskera puede ser suficiente, pero la versión en castellano, si lo necesitamos, podéis conseguirlo utilizando el traductor neuronal.
Este trabajo lo pueden hacer ustedes mismos, o pedir ayuda en vuestro servicio, aunque en caso de necesidad podéis enviarlo al técnico de normalización
Bitxikeria
Los aitas
Duela urte pare bat hau agertu zen El Correo egunkarian.
Gaizki dago kalean erabiltzea, baina egunkari baten azalean agertzea… negargarria da. Agian, luzeegia iruditu zaie “Los padres y las madres reclaman voz en las aulas”.
Euskal gaztelaniak hibrido bat asmatu du genero biak hitz bakarrean elkartzeko: Los aitas