Zeren buruz
Erabilera oker baten berri emango dugu gaur.
Sarri entzuten dira horrelakoak:
*Zeren buruz hitz egin dute?
Egokiak lirateke:
- Zeri buruz hitz egin dute?
- Zeren gainean hitz egin dute?
Euskaltzaindiaren arauak errepasatzeko ariketa bat:
http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/arauak_orokorrean14.htm
Artikulua
Zerutik zintzilik gaude; heriotza dugu txotxongilo gidari. "Bizitza da heriotzari aurre egiten dioten funtzioen multzoa", aipatzen zuen Anjel Lertxundik F.X. Bichat bere Eskarmentuaren paperak lanean. Zenbat aldatzen gaituen heriotzaren hats epelak, nola harrotzen dituen hipokresiaren hautsak heriotzaren kapa luze urratuak. Nietzschek zioen bizitza bakarra zen arren, behin eta berriz bizitzera kondenatuta geundela, etengabeko ziklo batean. Beraz, egunez egun egindakoaz harro sentitzea —edo, gutxienez, ez damutzea— zen kontua, bihar hiltzekotan bizitakoaz poztea. Konpetentzia handiegia da hilerrian; zeruan baino, lurrean dago dir-dir egiteko aukera.
POESIA
Horrela margotzen du Harkaitz Canok Agirre Sesma abokatua Twist liburuan.
“Adeitsua eta gardena zuen begirada, ozeano barearen pare, asko bizi eta ikusitakoarena. Zaila zen bere adina zehaztea: hirurogeitik hirurogeita hamar urte bitartean izan zitzakeen. Gizen eta haragi erorikoa, gantz-geruzak tiranteetatik ihesi, barruko patio batean zintzilik jarritako izarak bezala. Agirre Sesmak, ia erabat burusoila izan arren, aurpegi biribila eta garezur simetrikoa zituen, jaiotzatik beste inola irudika ezin daitekeen gizon horietako bat, goiz zahartu eta itxura horri bihotzekoak jota hil arte eusten diotenetakoa. Proportzionalki buru txiki samarra aukeran, gorbataren alde bietara hedatzen zitzatzion soin-enborrak Diego Lazkano halako bi gordailatu zitzakeela kontuan hartuz gero”.