Batzuetan, -tzat atzizkiaren ordez, bezala erabiltzen dugu. Hobe da, kasu honetan, bezala, gisa, legez eta antzekoak konparazio-perpausetarako uztea.
*Tonto bezala hartu naute; TontoTZAT hartu naute
*Sari bezala dirua eman diote; SariTZAT dirua eman diote
Beste batzuetan gaizki erabiltzen dugu…
*GidariTZAT izendatu zuen Gidari izendatu zuen
*ZuzendariTZAT zeu aukeratuko zaitugu Zuzendari zeu aukeratuko zaitugu
PASARTEA
1976an bost presok alde egin zuten Basauriko kartzelatik…
(…) 45 egunean bukatu zuten 15 metro luzeko tunela. Balentri ikaragarria. Are gehiago, baldintzak kontuan hartuz gero. "Gure erreminta bakarrak, koilara bi ete destornilladore bat ziren" esan zidan Josu Butronek, betazalik mugitu gabe.
"Egun batean, poliziak etorri ziren, gutako bat epaileak deitu zuela esanez eta, kasualitatez, justu tunelean zegoen huraxe zen. Ze tentsioa bizi izan genuen!" Kafe egin berriaren bila altxatu zen Jontxu momentu horretan. "Sukaldean funtzionario bat zegoen; beraz, ezin genuen laguna zulotik atera. Eta funtzionario guztiak haren bila kartzela osoan, eta topatzen ez!" Kafea zerbitzatu zidan. "Azkenean, ez dakit nola, sukaldeko funtzionarioa handik ateratzea lortu genuen, eta korrika eta presaka, zulotik atera zen laguna. Ardo txuria goitik behera botaz pixka bat garbitu, eta epailearen aurrean presentatu zen".
"Zuloan geundela, kamioiak sentitzen genituen gure gainetik pasatzen. Burrunba erraldioi bat zen, zerua gainera etorriko balitzaizu bezala, eta bi metro eskasera geundenez, beldur ginen kamioiak hondoratuko ote ziren. Egun batez, krisi itzela izan nuen: harrapatuta sentitu nintzen, lokatzeko hilobi hartan xehatua...Bihotzeraino dardar eginez, tunelaren hasieraraino joan nintzen arrastaka, bertikalean jarri gintezkeen zatiraino, eta han gelditu nintzen 10 minutu. Begiak itxita izerditan. Sustoa pasa arte".
Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak
Josu Martinez