Esamolde jatorrak
1.- Gainezka egin:
Esanahia:
Neurriz kanpo isuri.
Adibidez:
Sena ibaiak gainezka egin du Parisen eta Louvre museoaren zati bat itxi dute.
Azken elurtea dela eta, urtegiek gainezka egin dute.
2.- Lekutara / tokitara joan:
Esanahia:
Oso urrutira joan.
Adibidez:
Gasteizen erdigunean ez dago aparkatzeko lekurik, beraz, lekutara joan behar duzu toki bat bilatzera.
3.- Gaur zortzi:
Esanahia:
Gaur asteartea bada, datorren asteko asteartea, Gaurtik astebetera.
Adibidez:
Gaur zortzi otsaileko azterketak izango ditugu.
4.- Neureak/ zeureak/ bereak/ geureak…egin du:
Esanahia:
Ez dago konponbiderik.
Adibidez:
Ez daukazu lan honetan jarraitzerik, zeureak egin du.
5.- Hitza jan:
Esanahia:
Agindutakoa ez bete.
Adibidez:
Ilobak hitza eman zidan, baita [hitza] jan ere.
6.- Bostekoa eman:
Esanahia:
Norbait agurtzeko erabiltzen da.
Adibidez:
Elkarri bostekoa eman zioten, eta horrela, adiskidetu egin ziren.
Euskararen kukua. Osakidetza
Iturria: EITB: 2018ko otsaila
Iritzia
Ez da egia hiperkontsumitzailea askea denik; azken hamarkadetan agertu diren auto-zerbitzuek ere ez dute hiperkontsumitzailea autonomoa bihurtzen, saltzailearen beharrik ez badu ere, regateorik behar ez duen arren, bezeroa engainatu nahi duen saltzailerik ez dagoen arren, kontsumitzaileak hautatuko du eskaintzen zaion artean, ziurrenik publizitatearen bidez buruan sartu diotena. Jada nahi duguna lortzen dugula sinistu ohi dugun arren, Zeusek sorturiko lainoak baino ez dira. Ameskeria hutsa.
Tartaroa, Mina, Boterea eta Egia
Mitxelko Uranga (Euskadi Saria 2016)
Musika
Eskean kristo. Deabrua