a organikoa
a organikoa
-a organikoa duten hitzak
Ohiko hutsa da *bidai bati bat idaztea bidaia bat idatzi ordez. Bigarrena da zuzena, -a hori berea baitu, eta ez artikulua. Kontrakoa ere gertatzen da zenbaitetan: adibidez, *garrantzia handia idaztea garrantzi handia idatzi ordez.
Partitiboa eranstean ere kontuan hartu behar da -a organikoa den ala ez; horregatik, lotsarik idatzi behar da, eta *lotsik.
Hona hemen zenbait hitz arazotsu:
'-a' organikoa duten hitzak (eta atzizkiak)
'-a' organikorik ez dutenak
animalia
antz
arnasa
garrantzi
bidaia
gizadi
emaitza
ikurrin
esperientzia
kai
gizateria
legedi
hezkuntza
sen
hizkuntza
txapel
legeria
txatar
lotsa
txistor
ordena
-di
pertsona
polizia
probintzia
-eria
-keria
Berria. Estilo liburua
Euskaltzaindiaren arauak errepasatzeko ariketa orokorrak, HEMEN
Pasartea
Katixa Agirreren Amek ez dute nobelan horrelako pasarteak aurkitu ditzakegu:
Ø Haurrak zaintzearen alde negatiboa aipatzen dituztenak, hau adibidez:
“Doris Lessingek idatzita utzi du: emakume inteligente batentzat ez dago haur txiki batekin amaigabeko denbora igarotzea baino gauza aspergarriagorik. Gogoko dut aipu hau emakume inteligentea naizela ziurtatzen didalako”
Ø Eta umea bularrari lotuta izateak dauzkan momento magikoak deskribitzen duen hau:
“(…) bularrari lotuta duzu umea, beti bezala, azala azalaren kontra, beroa beroaren kontra, eta bat-batean konturatzen zara miazkatze sendo horrek ez dizula dagoeneko titiburuetan minik ematen, are plazer antzeko bat ere ari zarela sentitzen berak zurrupatzen zaituen bitartean, eta kontzentratuta dago umea eta kontzentratuta zu, prolaktina isuria gozatuz, horrekin erlaxatuz, lotan gera zaitezke ahalegin handirik gabe, disolbatuz doa mundua, disolbatuz zu eta kumea, bat zarete orain, eta ahoa erretiratzen du orduantxe haurrak, esnea dariola ezpain ertzetatik, eta begiratzen dizu begietara zuzenean, ez bakarrik hori, ikusi ere egiten zaitu, eta irribarre egiten du eta irribarrea itzultzen diozu, esker on eta maitasun irribarre hutsa, noranzko bikoa, eta momento horretan badakizu sentsualtasunaren maila gorenera heldu zarela, ezerk ezingo duela momento honekin lehiatu, titiburuetako sentsazioa, azala, esne beroaren jarioa, irribarre hura, begiradarik zintzoen.
Pena ematen zidan halakoetan Niclasek, benetako lastima, burura etortzen baizitzaidan ez zuela sekula horrelakorik biziko. “
Hauek dira eLiburutegian apirilean gehien eskatutako liburuak
IRAKURRIENAK EUSKARAZ
1
Aitaren etxea
227
2
Bidaia Zoroa Sagutxistanera
148
3
Beti iparralderantz
104
4
Miñan
103
5
Amaren eskuak
95
6
Arotzaren eskuak
74
7
Urtebete itsasargian
74
8
Eskularru beltzak
70
9
Abentura olinpikoa
68
10
Ezekiel nora ezean
67
11
Amek ez dute
64
12
Ezekiel
62
13
Larunbatean Bukowskin
61
14
Eskularru beltzak Casting-a
53
15
Bihotzaren ipar aldea
46
16
Ametsaren aro berria
45
17
Hura abentura!
44
18
19 kamera
38
19
Maren
38