HAREN / BERE / BERAREN
BERE: aditzean pertsona bera agertzen bada erabiltzen da:
Ana BERE etxera joan da. (Ana Anaren etxera joan da). BEREk adierazten duen pertsona aditzean aipatuta dago (Anaren etxea da, eta Ana bera joan da).
HAREN: HARENek adierazten duen pertsona ez da aditzean agertzen:
Ana HAREN etxera joan da. (Ana beste baten etxera joan da, Mirenen etxera, adibidez)
BERAREN: HAREN formatik dator (ber+haren), eta aldez aurretik aipatutako pertsona edo izaki bati erreferentzia egiteko erabiltzen da.
Xabier ezagutzen duzu? Bada, BERAREN lagunekin goaz.
Euskal Gramatika Osoa Ilari Zubiri eta Entzi Zubiri
Gai honetan sakondu nahi baduzue:
bere/haren (beraren)
Iritzia
Itsuskeria
Zahartasunak itsuskeriarekin errimatu ohi du.
Edertasuna emakume gazteari lotu ohi da. Garai zaharretan, menopausia eta gero ez zuen ezertarako balio emakumeak. Idatzi anitzetan ikus daiteke emakume zaharrak ez duela sexualitaterik ukan behar. Gaur egungo film gutxitan da sexualki uros den emakume zahar bat ageri. Berriz ere, gizonentzat ez da berdina gertatzen.
Txikitatik sentitzen da presioa.
Jean-François Mathieuk dio neskato bat 7 urterekin jada krisian dagoela bere itxurarekin. Ninfoplastiari buruz ari naiz lanean eta haien gorputzarekin, sexuarekin, hots, itxurarekin desadostasunean diren gaztetxo batzuk ezagutzen ditut. Tabua hautsiz, itsuskeriari loturiko suizidioei buruzko estatistikak eskatzen ditu Claude Olievensteinek: itsusiak direla erran izan zaielako edo edertasunaren irizpideak betetzen ez dituztelako suizidatu direnei buruzkoak.
Nola lor dezakegu gure burua maitatzea giro honetan?
Ez da galdera samurra. Emakumeok hitza hartzen segitu behar dugu, presioa errefusatu behar dugu. Edertasunak denbora anitz hartzen digu eta denbora hori gutxiago dugu uros izateko beste bideak jorratzeko. Akitzen gaitu eta ondorio latzak ekar ditzake. Azkenean, amaierarik gabeko borroka da, bizirik izatea zahartzea delako.
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2572/claudine-sagaert-itsuskeria-deseraikiz