beldur izan (ukan) / beldurra eduki
Beldur izan aditz-esapidearen erabilera ohikoa eta nagusia beldur naiz motakoa da, baina ezin esan daiteke *beldurra dut/daukat aukerak gaizki daudenik, ogia dut/daukat bezalakoen parekoa den heinean, eta tradizioan ere badutelako testigantzarik.
Ez ziren heriotzaren beldur.
Zure beldur da: beldurra dizu.
Egokiak dira beste aldaera hauek ere:
beldurrak hilik egon;
beldurrez / beldurrak akabatzen / beldurrak airean egon... [EH]