Esamoldeak eta esaerak
Hitza eta bitsa jario
Irakasle horri hitza eta bitsa dario.
Baliokideak: Txor-txor jardun / hitz egin etengabe.
es: hablar por los codos
Belarri(eta)ra heldu
Ez dadila inoren belarrietara heldu batzar honetan erabakitakoa.
es: llegar a oídos
Lumatu gabeko txorikumea
Gu oraindik lumatu gabeko txorikume, habiatik irten gabe gara.
Baliokideak: Gazteegia, umemoko, umegorri.
es: inmaduro/a, demasiado jóven.
Neure, heure, bere …artean
Neure artean pentsatu arren, isilik egon nintzen denbora osoan.
Baliokideak: Norberaren baitan
es: para mis adentros
Euskararen kukua. Osakidetza
Artikulua
Denbora sobran al duzue?
…edo laburregia egiten zaizkizue egunak? Erosiko al zenituzkete ordu batzuk zuen gustuko gauzak egin ahal izateko?
Anjel Lertxundik denborari buruzko hausnarketa egin zuen Berrian.
Ordu-denda
Aspaldi zaharrean irakurri zuen Leteren lehen liburua, tituluan Orduen gurpilean esaten duena. Baina eskarmentuak irakatsi dionez, denbora faltaren gurpilean bizi da bera. Ez da iristen, laburregiak egiten zaizkio egunak eta gauak. Berari laguntzeko sortuak omen diren trepetek areago kateatzen dute, bere denboraren lapur balira bezala sentitzen ditu.
Ordulariari begiratu dio. Suspirio bat. Erloju dendak dauden bezala, ordu-dendak ere baleude; orduak erosterik balu, itota dabilenerako; erositako orduekin arintzerik baleuka iritsi ezin ia egunerokoa…
—E, aizu, bi ordu, bihar gauerako. Orduak iazko prezio berean segituko du, ezta? Ederki, jarri biak, mesedez…
Larrutik daki, ordea, denbora ezin dela aurreztu, ez dela biltegietan pilatzen den gaia, ezin dela pakete batean bildu opari bat egiteko. Hala ere, ordu-denden ametsetan bizi da. Horrek ere zenbat lotuko lukeen, ez zaio burutik pasatzen.
Printze txikiak erantzun polita ematen dio gure gizarteko arazo horri:
–Egun on – esan zuen Printze txikiak.
–Egun on – erantzun zion dendariak.
Dendariak pilulak saltzen zituen, egarria asetzeko pilulak.
Astean bat hartuta ez duzu gehiago edateko beharrik sumatuko.
–Zergatik saltzen duzu hori? – galdetu zion Printze txikiak.
–Denbora asko aurrezten duzu – erantzun zion dendariak. Adituek kalkuluak egin dituzte: aste bakoitzeko berrogeita hamar minutu aurrezten dituzu.
–Eta zer egingo dut berrogeita hamar minutu horiekin?
–Nahi duzuna egin dezakezu…
“Nik, esan zuen Printze txikiak bere baitarako, berrogeita hamar minutu gastatzeko
izanez gero, iturri baterantz ibiliko nintzateke, mantso-mantso…”
Belearena egin
Tabernan begi galantez ibili behar da badaezpada ere, tarteka izan ohi dira belearena egiten dutenak eta.
es: irse de un establecimiento sin pagar
Larrutik ordaindu
Alavesek lehen zati bikaina egin zuen baina larrutik ordaindu zituen ate aurreko gabeziak.
Baliokideak: Narrutik ordaindu, narrutik pagatu, bereak ikusi…
es: pagar caro
Deskuiduan
Katilu bat deskuiduan hautsi zait.
21. tantoa egin zieten, deskuiduan; eta, segidan, 22. tantoa.
es: por casualidad, inadvertidamente
Besaulkiko tronutik
Ezkerrekoak gara, langileak. Tira, langileak bai, baina klase ertainekoak. Hori bai, kontsumitzen dugunean, kapitalista gara. Lanegun luze baten ostean, hozkailua ireki eta ganorazko afaririk prestatzeko ezertxo ez. Gaur ere astirik ez dugu izan erosketak egiteko. Auzoko denda txikiak goizegi ixten dituzte eta!
Eskuko telefonoa hartu eta errazena egingo dugu. Astea gogorra egiten ari da eta hainbeste lan egin ostean... delivery bat eskatuko dugu. Zerk tentatzen nau gehien? Zer arraio, aspaldian ez dugu sushirik jan. Menua begiratu, atzamarra pantailan gora, behera, klik, birentzako afaria eskatuta. Janaria heldu bitartean, interneten lasai ibiltzeko aukera daukat. Egunkariak begiratu, bideo barregarriren bat, biharko eguraldiaren aurreikuspena... Erlojuari begira, luze egiten ari zait itxaronaldia. Non sartu ote da banatzailea? Kargurik ez diot hartuko, gizajoa... Gure iloba gazteenak pizza-jatetxe batentzat lan egin izan du motorrarekin. Ez zioten askotxo ordaintzen, baina bateragarria zen unibertsitateko ikasketekin. Eskerrik asko, prekarietate, eskerrik asko, flexiguritate. Alde positiboari begiratu beharra dago: azken batean, jatetxe hauek enplegua sortzen dute.
Txirrina jo dute. Eskaileretan gora, hasperenka pausu arin eta azkarrak entzuten dira. Janaria poltsatik ateratzen digula, barkamena eskatzen digu tardatu izanagatik, bere bizikletan egiten duela banaketa lana. Karteratik dirua atera eta eskupeko bat utziko diot gizajoari. Kubo itxurako poltsa horiak atentzioa deitu dit bereziki, hori ote da ditxosozko Glovo famatua?
Aiala Elorrieta
Argia
Artikulua irakurtzen jarraitu nahi baduzu, klikatu hemen.