-garri /-kor
-garrik bi balio izan ditu tradizioan:
Eragilea (aktiboa edo arazlea): barregarri (barre eragiten duena), mingarri (min ematen duena), pozgarri (poz ematen duena), aberasgarri (aberatsarazten duena), aspergarri, harrigarri, higuingarri, mingarri, nazkagarri, negargarri, penagarri, beldurgarri, onuragarri, kaltegarri, murrizgarri, etab.
Pasiboa, aldi berean bi ñabardura izan ditzakeena: a) ‘merezi duena’: ikusgarri, jakingarri, miresgarri, maitagarri, aipagarri, gogoangarri...; b) ‘daitekeena’ (‘izan daitekeena’): ulergarri, barkagarri, baztergarri, jasangarri, zenbakarri...
Bi balioetan, lehena, eragilea, izan da nagusia; baina bigarrenak gero eta erabilera handiagoa du, bigarren horixe baita azken urteotan erdarazko -ble atzizkia adierazteko ordainik erabiliena.
Ø kor atzizkiak ‘joera, erraztasuna’ adierazten du eta beraren ezkerretara doan izena beti subjektu jasailea da (ekintza jasaten duena), ez eragilea:
Ø - eguraldi aldakor (eguraldia erraz aldatzen da),
Ø - partikula higikor (partikula erraz higitzen da),
Ø - beira/edalontzi hauskor (beira erraz hausten da),
Ø - pertsona haserrekor (erraz haserretzen da),
Ø - animalia hilkor (erraz hiltzen da), entzule sineskor, krisi iraunkor...
-kor atzizkia ez da egokia agente edo eragile modura erabiltzeko (hori -garri atzizkiari (edo -tzaileri) dagokie). Honako hauetan, beraz, bigarren moldeak dira egokiak:
*bilera erabakior / bilera erabakigarri;
*substantzia hilkor / substantzia hilgarri;
*erabaki onurakor / erabaki onuragarri;
*gramatika araukor / gramatika arauemaile, arautzaile;
*giro erasokor / giro erasotzaile;
*arau murrizkor / arau murrizgarri...
Atzizki bien (-garri, -kor) balioak kontuan harturik, bistakoak dira oposizioak:
albiste bihotz-hausgarria / zorion hauskorra
azalpen ulergarria / pertsona ulerkorra
pozoi hilgarria / izaki hilkorra
gezur sinesgarria / jende sineskorra
Euskara Batuaren Eskuliburua
Poesia
Trebetasuna behar da lixiba eskegitzeko
Kanpo-kanpoko lokarrian beti
zuri ederreko izarak.
Gogor tenk egina.
Barrurago alkandorak, jertseak,
kamisetak, beti galtzarbetik eskegita,
inoiz ez sorbaldetatik
ezta gerritik ere,
marka geratzen zaie-eta.
Kolorezkoak badira iruntzitara,
ez galtzeko tonua.
Arropa pisuak lotzeko erabili egurrezko
orratzak, prenda txikientzat
plastikozko singleak.
Azkenik, leihotik gertuen dagoen
sokan, barruko arropak.
Inork ez ikusteko eran.
Arropak nola eskegi,
halakoa izaten zen pertsona.
Aurrealdean, ondo tenk eginda,
zuri ederreko izarak.
Laguntza behar baduzue, Elhuyar hiztegia