1.Aposizio gisa datorren erlatiboak arazoa sortzen dio jende askori:
*Osaba bat daukat Eibarkoa dela.
Osaba bat daukat Eibarkoa dena.
*Xabier, dela irakaslea, auzoan bizi da. Xabier, irakaslea dena, auzoan bizi da.
2. Konparazioa denez, konparazioaren erlazio-hizkia ezin zaio kendu. (baino gehiago):
*Sentimenduei baino emozioei egin behar zaie jaramon.
Sentimenduei baino gehiago emozioei egin behar zaie jaramon.
3.Gaizki erabiltzen dugun egitura bat ikasiko dugu:
*Hainbeste aldiz egin du, buruz ere badakiela.
Hainbeste aldiz egin du, (non/ezen) buruz ere badakien.
*Hain begiluzea zen, kontu guztiak jakiten zituela.
Hain begiluzea zen, (non/ezen) kontu guztiak jakiten zituen/baitzituen.
4. Beste egitura bat:
*Ez duzu zertan etorri beharrik (ez da egokia)
Ez duzu zertan etorri Ez duzu etorri beharrik
ARIKETA OROKORRAK:
http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/arauak_orokorrean16.htm
Artikulua
(…) Santa Maria aldeko hondartzaren hegian neska mulato bat dago, zutik, oinak uretan. Seme txikia atzean utzi du, harean. Eskuan bi orri zuri ditu, gutun baten modukoak. Haren ondotik pasatu, eta ahapeka irakurtzen ari dela konturatu naiz. Amaitu duenean, uretara bota ditu bi paperak.
«Amodio gutuna zen?», galdetu diot, ausart baina gizabidetsu. «Bai», erantzun du. «Baina amodio gutunak ez dira itsasora botatzen», esan diot, nire ezjakinean. «Nire amodioa Yemaya da. Itsasoaren jainkosa da. Urte hasieran nire asmoen berri ematen diot, lortzen lagun diezadan». Goiz honetako itsasoaren barea dario haren doinu eme goxoari. Eta betetasuna gogoari. Uhinak orriak eramaten hasi dira, eztiki. Urrunetara. Yemayaren itsasoko zeruetara.
ADI EGON!
PASIBOA
Ø Txabola nigatik egina da
Txabola nik egina da
Txabola nik egin dut
PREZIOA
Ø 100 eurogatik erosi dut
100 euroan (eurotan) erosi dut
Ø -norengatik eta -norengandik ez dira nahastu behar:
*Zu(re)gandik egin dut Zu(re)gatik egin dut
*Ni(re)gatik zer espero duzue? Ni(re)gandik zer espero duzue?
Ø Zehar galdera eta erlatiboa sarritan nahasten ditugu:
*Komentatu dizut gaur gertatu zaidana?
Komentatu dizut gaur zer gertatu zaidan?
*Ez dago garbi egin behar duena.
Ez dago garbi zer egin behar duen.
*Kontuz esaten duzunarekin!
Kontuz zer esaten duzun!
Ariketa orokorrak:
http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/arauak_orokorrean18.htm
Artikulua
Zozomikoteak hitza, batez ere, Gipuzkoan eta Nafarroan erabiltzen da, eta sasoi zehatz bat adierazten du. Sasoia da martxoaren azken bizpahiru egunak eta apirilaren lehenengoak. Oro har, egun horietan oso eguraldi txarra egiten du (edo zuen …): euria, hotza … elurra batzuetan.
Zer esan hitzaren esanahiaz?
- Alde batetik, zozoa, denok ezagutzen dugun txoria.
- Eta miko? Teoria bat baino gehiago dago. Badirudi “mikoekin“ lotuta dagoela (“miko” edo “piko”) Izan ere, zozoak habiak egiten hasten dira martxoaren amaieran, pikoka.
Gotzon Garatek bildua omen da, bestalde, martxoaren 29ko eguerditik apirilaren 3ko eguerdira arte direla zozomikoteak; hau da, martxoko eta apirileko bi egun eta erdi.
Pello Zabalak, bestalde, “Naturaren mintzoa” (Alberdania) izeneko liburuan hainbat anotazio egiten ditu urteko egun jakinei lotuta. Hara zer dioen apirilaren 1ean:
“Apirila beti izan da xelebre xamarra, portaera ero antzekoa duena, hori gauza jakina da. (…) Ez du, ez, batere fama onik. Eta, deskuidoan, neguak luze jotzen badu apirilean, zozomikoteei luzapena eskatuta, orduan etsipenak joko gaitu: “Apirilean negu, laborariok gaixo gu.”
Pellok jakin duenez, Gaztela aldean ere esaten omen da: Dijo Marzo al pastor: con tres días que me quedan y tres que me preste mi hermano Abril, he de poner tus ovejas a parir.
Aurtengo zozomikoteetan ekaitzik ez eta eguraldi aparta izan dugu, haize atsegin, eguzki epel eta zeru distiratsua. Aurtengo zozomikoteek aro berriari ongi etorria emateko aurpegi irribartsua erakutsi digute. Horregatik, nahiz eta ezkorrenek zuhur jokatu behar dela adierazi, itxaropentsu egon behar dugula sentitu dugu gehienok.
Zozomikote, esperantzari leiho bat zabaldu omen diote.
Zozomikoteak: https://www.youtube.com/watch?v=TzeARgp4ljc