EDOZEIN GAIZ HITZ EGITEA edo EDOZEIN GAIEZ HITZ EGITEA ?
EDOZEIN GAIEZ HITZ EGITEA
HAINBAT GAUZATAZ HITZ EGITEN DUGU edo
HAINBAT GAUZAZ HITZ EGITEN DUGU?
HAINBAT GAUZAZ HITZ EGITEN DUGU
Bai zenbait eta bai hainbat ondoan duten hitzak mugagabean egon ohi dira. Beraz, bi adibide horietan zertaz kasuko mugagabea erabili behar da.
Hona hemen nola osatzen den:
alaba > alabaZ, eta ez alabaTAZ
seme > semeZ, eta ez semeTAZ
ilun > iluneZ, eta ez iluneTAZ
Ikusten den bezala, aski da hitzari -z eranstea bokalez bukatua bada, eta -ez eranstea kontsonantez bukatua bada. Nolanahi ere, bada salbuespenik: gau hitza eta diptongoz bukaturiko hitz silababakarrak.
gau > gauEZ
gai > gaiEZ
dei > deiEZ
MUGAGABEARI BURUZKO ARIKETAK EGIN NAHI BADITUZUE: http://euskaljakintza.com/ariketak/deklinabide/mugagabea_1.htm
PASARTEA
Nire etxeko ataria
Igande arratsalde euritsu eta aspertu batean,
leihotik begira jarri nintzen. Korrika zetorren
neska batek atentzioa deitu zidan. Ez dakit
ongi zergatik baino larrituta zegoela ematen
zuen. Nire atarian sartu zenez nora joanen ote
zen pentsatzen hasi nintzen. Bigarren pisuko
gazte zaratatsuenera agian? Edo laugarrenean
bizi den amona hiztunarenera? Ez, lau katuekin
bizi den andre bakarti eta misteriotsuaren
etxera seguraski. Hori pentsatzen ari nintzela,
bat-batean nire etxeko txirrina jo zuen. Harrituta
ateko zulotik begiratu nuen eta neska
hura nire atearen parean zegoen: neska ezezagun
bat atean, korrika etortzea… Zerbait
arraro sentitu nuen une horretan. Ez nintzen
irekitzen ausartu, beldur nintzen.
Amaia Aierdi Mariñelarena
http://www.euskarakultur.org/imagenes/publicaciones/mikroipuinak06-07.pdf
Gasteizen barrena oinez mugitzeko zenbat denbora behar den erakusten duen mapa| Ikusi handiago | Argazki originala