Baino gehiago: batek baino gehiagok, bati baino gehiagori...
DEKLINABIDE-ZALANTZA. Sarri sortzen da galdera: konparaziozko esaldietan, <zenbatzailea (+ izena) + baino... gehiago/gutxiago> egiturakoetan, zein osagaik eraman behar du(te) kasu-atzizkia?
Nola behar du: hamar mila pertsona baino gehiagok parte hartu dute ala hamar mila pertsonak baino gehiagok parte hartu dute?
Ø Horrelakoetan, bi osagaiek deklinabide-atzizki bera eramatea da joera nagusia:
batek baino gehiagok
bati baino gehiagori
zazpi etxek baino gehiagok
Beraz, hamar mila pertsonak baino gehiagok parte hartu dute da erabilera hedatuena.
Ø Hala ere, bestelako jokabidea ere ikusten da: Bat baino gehiagoz ari da, beraz: biz gutxienez.
Ø Izenlagunetan, ordea, gehiago hitzari bakarrik eransten zaio –ko /-en atzizkia:
30 ikasle baino gehiagoko ikasgelak.
200 bizilagun baino gehiagoko herriak.
Artikulua
Elikadura osasungarria, zeren bizkar?
Entsaladan, hutsa, gosaltzeko ogi txigortuan zabalduta... Bada produktu bat azkenaldian gure plateretan etengabe agertzen ari dena: ahuakatea. Elikadura dietetan bat-batean eta masiboki sartu da Mexikon jatorria duen fruitua. Hain zuzen, Europan eta AEBetan interes handia piztu du haren kontsumoak. Duela zenbait hamarkada, ia ez zen ahuakaterik jaten Euskal Herrian; askok ezagutu ere ez zuten egingo. Egun, aldiz, nonahi aurki daiteke. Zenbait adituren arabera, Europako herritarren elikadura dietak aldatzen ari diren seinale da. Aldaketa horiek, baina, eragin zuzena dute elikagai horiek ekoizten diren herrialdeetan. Batik bat Hego Ameriketako nekazarien bizi baldintzetan.
Berria
https://www.youtube.com/watch? v = EA0FOq9i3Io
https://www.youtube.com/watch? v = EA0FOq9i3Io
DEKLINABIDE-ZALANTZA. Sarri sortzen da galdera: konparaziozko esaldietan, <zenbatzailea (+ izena) + baino... gehiago/gutxiago> egiturakoetan, zein osagaik eraman behar du(te) kasu-atzizkia? Nola behar du: hamar mila pertsona baino gehiagok parte hartu dute ala hamar mila pertsonak baino gehiagok parte hartu dute?
Horrelakoetan, bi osagaiek deklinabide-atzizki bera eramatea da joera nagusia: batek baino gehiagok, bati baino gehiagori, zazpi etxek baino gehiagok... Beraz, hamar mila pertsonak baino gehiagok parte hartu dute da erabilera hedatuena. Hala ere, bestelako jokabidea ere ikusten da: Bat baino gehiagoz ari da, beraz: biz gutxienez.
Izenlagunetan, ordea, gehiago hitzari bakarrik eransten zaio -ko/-en atzizkia: 30 ikasle baino gehiagoko ikasgelak. 200 bizilagun baino gehiagoko herriak. Lurreko atmosferak ez dio pasatzen uzten 3.000 angstrom baino gutxiagoko uhin-luzera duen erradiazioari. Kontzesio-perpaus bat baino gehiagoren juntadura. Adibideak ere baditugu, ordea, eta idazle bat baino gehiagorenak.
HURRENKERA-ZALANTZA. Zein da egitura egokia <X baino gehiago> eta <X eta gehiago> egiturekin? Hezkuntza Saileko EIMAren estilo-liburuak badu jarraibide bat.
a) <X (IZENA) BAINO gehiago/gutxiago> ala <X BAINO gehiago/gutxiago (IZENA)>: 4.000 haur baino gehiago / 4.000 baino gehiago haur? Ohiko erabilera lehenengoa da: 4.000 HAUR BAINO gehiago. (→ inguru)
Hogei ikasle baino gehiago etorri ziren hitzaldira (*hogei baino gehiago ikasle...).
Berrehun emakumek baino gutxiagok erantzun diote inkestari (*berrehun baino gutxiago emakumek...).
Mila lagunek baino gehiagok egin du(te) ondo azterketa (*mila baino gehiago lagunek...).
b) <X (IZENA) ETA gehiago/gutxiago> ala <X ETA gehiago/gutxiago (IZENA)>: 4.000 haur eta gehiago / 4.000 eta gehiago haur? Tradizioan, bi moldeak erabili dira, eta gaur egun ere, bi moldeak erabiltzen dira.
Mila aulki eta gehiago.... / Mila eta gehiago aulki...
Sei mila galaxia eta gehiago ikusten dira teleskopio horrekin / Sei mila eta gehiago galaxia...).
Mila lagunek eta gehiagok egin du(te) ondo azterketa / Mila eta gehiago lagunek...
Bostehun ikasle eta gehiagori irakatsi / Bostehun eta gehiago ikasleri...
Liburu honek berrehun orrialde eta gehiago ditu / ...berrehun eta gehiago orrialde... (→ inguru)