otsaileRA ARTE? / otsail_ ARTE? / otsailA ARTE?
Euskaltzaindiak ez du ezer hobetsi edo arautu gai honetaz, baina hauek dira gehien erabiltzen diren moldeak:
Ø Hilabeteen izenak, asteko egunak eta mende hitza:
· <Ø arte> moldea tradizioduna da eta Iparraldean aski erabilia:
otsail_ ARTE, igande_ ARTE
· Hegoaldean gehien erabiltzen den moldea <-ra arte> da:
otsaileRA ARTE, igandeRA ARTE, eta horixe gomendatzen da, gainera, zenbait estilo-liburutan;
<-a arte> moldea ere erabiltzen da: otsailA ARTE, igandeA ARTE
Beti dira okerrak loturik emandakoak: *iganderarte, *menderarte, *urterarte...
Ø Orduekin-eta, mugatua nahitaezkoa da:
eguerdiko 12AK ARTE; hamabietatik ordu batA ARTE; lauretatik bostAK ARTE; sanferminAK ARTE; maiatzaren azken egunAK ARTE; GabonAK ARTE
Ø Nolanahi ere, minutuekin, NOR kasuan, <Ø arte> edo <-ra arte> egiturak dira erabiltzekoak:
12:05 arte, 12:05era arte [hamabiak eta bost arte / hamabiak eta bostera arte]; *12:05a arte [*hamabiak eta bosta arte].
12:15 arte, 12:15era arte [hamabi(ak) eta laurden(ak) arte, hamabiak eta hamabost arte, hamabiak eta hamabostera arte; *12:15a arte]. (→ data nola eman)
Ø Datekin eta orduekin ARTE postposizioak egiten duen funtzioa BITARTE adberbioak ere egiten du hainbatetan; hura bezala moldatzen da:
otsail/otsaila/otsailera bitarte(an);
2017/2017a/2017ra bitarte(an),
lauretatik bostak bitartean [egon], etab.
Mikroipuina
Maitasun sorra
Maitasunagatik, bestearen hizkuntza ikasi zuen. Ikasitakoan, elkarri hitz egiteari utzi zioten.
Ixenbako
Euskaraldian Lakuan egindako mikroipuin-lehiaketa
ErantzunErantzun guztieiBirbidali
1,2,3 Barandiaran (3/5) bistaratzen.