ZALANTZA ERAGITEN DUTEN ZENBAIT HITZ ETA IZEN BEREZI
Zerrendan gorriz datozen hitzak ez erabiltzeko gomendatzen du espresuki Euskaltzaindiaren Hiztegiak.
Zerrendan agertzen diren batzuk ekarri ditugu gurera.
batzar, biltzar /* asanblada, asamblea
banan-banan (*banan-bana, bana-bana, banan banan)
*baratza/baratze
*benetazko/benetako
*bereiztu/bereizi
*beretsu/bertsu
*delegaritza/ordezkaritza
*ehundaka/ehunka
*diska/disko
*elkartezin/elkarrezin
*erabakior/erabakigarri
*erreportaia/erreportaje
*harridura(-)ikur/harridura(-)marka
*ikutu/ukitu
kosta ahala kosta (*kosta ala kosta)
kozinatu (*sukaldatu)
kuadrilla (*koadrila, koadrilla
(*luzemetraia) film luze
*maitakor/maitekor
maiuskula, letra larri / *letra nagusi
Artikulua
Emakumezkoak Euskal Inauteri Herrikoietan
Inauteria transgresioa, urraketa, haustura da. Gure nortasuna ezkutatu, eta beste norbait izatera pasatzen gara, beste zerbaitetan transformatzen gara. Mozorrotzean gure eguneroko identitatea ezabatzen dugu, eta tarte batean, beste zerbait izatera jolasten gara. Egunerokoan kateatuta bizi diren norbanako arruntak izateari utzi eta ametsetako zein amesgaiztoetako mozorroak izatera pasatzen gara. Zintzotasun aspergarria utzi eta anonimatuak ausart, zirikatzaile, lotsagabe, transgresore izateko aukera eskaintzen digu.
Orensetik Dalmatiara eta Sardiniatik Nafarroara dago zabaldua hartz bortitz, arlekin koloretsu, joaldun zaratatsu edo dantzari apain mozorrotzeko ohitura. Eta emakume. Emakumea, edo haren irudia bederen, behin eta berriz ageri zaigu inauterietan. Gizonek maite dute emakume mozorrotzea, andre nobia aingeruar edo emagaldu likits, trabestismoa gozagarri zaie gizonei. Soineko, peluka, ezpain margotu eta titi parea soinean, beren gizontasuna zalantzan jarri gabe emakume jantzi eta emakume gorpuzteko aukera ederra eskaintzen dio gizonari inauteriak.
Gizon nortasuna, bere genero duintasuna urratzeko kezkarik gabe gainera. Are gehiago, gizontasuna aldarrikatzeko ere baliagarri izan liteke. Bai, emakume irudia ohikoa da inauterietan, gorpuzten duena gizonezkoa baldin bada. (…)