ARABERA
Kalko oker batzuk:
Galdegaia + -en arabera
-* Nori galdetzen diozun arabera erantzun ezberdinak jasotzen dituzu.
- Galdera hori nori egiten diozun, (horren arabera) erantzun ezberdinak jasotzen/jasoko dituzu.
- Erantzunak diferenteak izaten dira; nori galdetzen zaion, jakina.
- Norentzat denaren arabera, txostena desberdin egituratu behar izaten da.
- Txostena norentzat den, desberdin egituratu behar izaten da idazkia (/idatzia/azalpena).
- Txostenaren hartzailea nor den, modu batera edo bestera egituratu behar izaten da txostena.
Egitura hauek ere okerrak dira:
- *Nor den(aren) arabera
- *Zer eskatzen duzun(aren) arabera
- *Nori eskatzen diozun(aren) arabera
- * Nola definitzen dugun(aren) arabera
SEGUN
Erregistro zainduan ez da egokia erabiltzea SEGUN:
- *Segun nolakoa den
-* Nolakoa den arabera
- Nolakoa den
Perpaus hau okerra da guztiz:
- *Etorri den ala ez arabera
- Etorri den ala ez
http://www.ehu.eus/documents/2660428/6573415/-EN-arabera.pdf
Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi Petrirena
Pasartea
Zuk nola hil nahi zenuke? galdetzen digutenean askotan gelditzen gara zer erantzun ez dakigula. Ez dut hil nahi izaten da burura etortzen zaigun aurreneko erantzuna, eta lotsatu egiten gara, umemokoak bagina bezala, heriotzari aurpegira begiratzeko barrenik ez daukagulako. Aurpegi hotza du heriotzak, izan ere. Badira sufrimendurik gabe erantzuten dutenak, edo nire etxeko ohean edo maite nuen jendeak inguratuta, edo gehiegi zahartu aurretik. Baina gauza bat segurua da: inork ez luke galtzetan pixa eginda hil nahi. Biluzik hiltzea baino okerragoa da hori, duintasun-izpirik gabe. Nik nola hil nahi dudan galdetzen didatenean, lore moreak dituen soinekoa jantzita erantzuten dut. Daukadan politena da.
Aulki jokoa
Uxue Alberdi