EZIN…..IZATEA / EZIN….-TZEA
Aditza EZIN IZAN da, (ez EZIN soilik).
behar izan, ahal izan, eta nahi izan adibidez.
Aditzarekin –TZEA perpausa osatzean, ez da zuzena IZAN aditza kentzea.
- Datu optikoak erraz neurtzen dira, baina baliteke nahi diren propietate optiko guztiak ezin neurtu izatea.
- Datu optikoak erraz neurtzen dira, baina baliteke nahi diren propietate optiko guztiak *ezin neurtzea.
EZIN …IZATEA perpausaren ordez, -TU EZIN(a) perpausa erabil daiteke:
- Pertsonaia bati bestearekin zuen lotura berreskuratu ezinak eragiten dion desesperazioa azaltzen dute filmek.
- Pertsonaia bati bestearekin zuen lotura ezin berreskuratu izateak eragiten dion desesperazioa azaltzen dute filmek.
Ehulkuren aholkuak
Iritzia
Heriotza familia batean…
Bada liburu bat Bill Douglas antropologoarena, “Muerte en Murelaga”. Oso gazte zela etorri zen bere lan antropologikoak egitera eta azaltzen du Murelaga baserrikoek heriotza nola ikusten duten. Heriotza bat gertatzen denean, familian zer gertatzen da? Doluak eta horiek guztiak deskribatzen ditu, baina badago gauza bat oso inportantea eta da, bat hiltzen denean familian, aginte edo botere erlazioa aldatu egiten dela. Nagusia bada hiltzen dena? Nork hartuko du maiorazkoa? Eta maiorazkoa hilda badago haren alarguna da hurrengoa. Baina alarguna ez da baserrikoa, kanpokoa baizik. (…) Halako gertakizun bat izaten denean, halako lurrikara bat gertatzen da estamentu sozial horretan.
Guar goizeko estanpa. Ni baino lehen beste bi. Bi horiek zergatik banandu dira? Zenbat galdera "orrialde" zuri berri baten aurrean... #mikroipuina
https://zuzeu.eus/azala/2018ko-7-astea/