Lehengoan, irakasle batek kezka hau bidali zidan:
AHAL DUT KOMUNERA JOAN?, AHAL DUT jOLASTU?... egituren erabilera oso modan dago, inguruan ez dut besterik entzuten eta beldur naiz, geuk, irakasleok, ez ote diogun traba handirik jartzen. Agian ez dugu ordezko jator nahikoa aurkitzen?
Joan den irailean gai hori tratatu genuen, baina errepikatuko dugu:
Azkenaldian “ahal izan” egituraren erabilera geroz eta jende gehiagoren ahotan dabilela sumatzen da eta beste erabilerak alboratzen ari direla uste dut, esate baterako: “egin dezaket”, “ekar dezakezu”, “egin dezakegu”… Horien ordez “egin ahal dut” , “ekarri ahal duzu”, “ahal duzu” entzuten ditut.
Jatorra al da erabilera hori?
a) Bi egitura horien zuzentasuna dela-eta, biak dira zuzenak eta biek esanahi bera dute:
b) Bi egitura horiekin batera, beste hau ere badugu:
c) Ezezkoetan, berriz, modu hauek ditugu:
Egitura bat erabili zein beste bat erabili, zuzen ari gara. Zenbaitetan euskalki kontua izaten da, eta horren arabera egiten du hiztunak aukera. Beste batzuetan, berriz, erosotasun kontua izaten da hautua, egitura “erabilerraza” baita AHAL eta EZIN partikulak indikatiboko aditz laguntzailearekin baliatzea.
http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/kontsultak/ahal-dut-dezaket/#more-1015
Bestalde, esan behar dugu hitz-ordena kanonikoa euskaraz hau izaten dela:
aditza + ahal ikusi ahal dut ikusten ahal dut
Adibide bat:
*Aztertu behar da nork ahal duen zerbait esan.
Aztertu behar da nork esan ahal duen zerbait.
Ariketak egiteko, sakatu HEMEN
Kezka ez da berria…,pentsa, orain dela hamasei urte kezka bera zeukan batek, eta Euskaltzaindiari galdetu zion.
Artikulua
Artilezko jertsea
Elur usaina, elurra egiten duen egunetan egoten den laino hori; tenperatura hori, kolore hori. Zeure buruari arriskatzea nahitaezkoa dela sinetsarazi eta errepidera irteten zarenean uzkurrarazten zaituen giro hori, artilezko jertsea ur berotan bezala. Usain hori dagoen egunetan jakin gura izaten duzu elurra ospatzetik madarikatzera noiz pasatu ote zinen. Egun horietan gogorrago oratzen diozu bolanteari, esku biekin, eta haginak estututa gidatzen duzu. Astiro-astiro. Eta presaka joan arren, ez zara inor aurreratzen ahalegintzen. Mugikorrari, nahiz jo eta jo ari, zeharka ere ez diozu begiratzen eta irratia amatatu egiten duzu kontzientzia erabatekoarekin gidatzeko. Hain joaten zara errepideari adi, ezen sarri-sarri pasatu zaren lekuetan egundo erreparatu ez diezun detaileekin fijatzen baitzara: halako errekaren izena eta bestelako portuaren altuera. Noiz hazi ote dira hainbeste mendiak, eta noiz txikitu horrenbeste zu?
Halakoren batean ailegatzen zara ailegatu behar zenuen lekura eta, orduantxe, sorbaldak askatzen dituzunean jabetzen zara bolanteari zeinen gogor oratuta etorri zaren. Edo zelako arintasunarekin oratzen diozun beste batzuetan. Bizitzari. Orduan, motorra amatatu eta kotxetik irteten zara metafora kaskar samarrak otutzen zaizkizula pentsatuz. Baina elur usaina hartzen duzu berriz. Eta beste guztia ahaztu.
Miren Amuriza
Berria