BOST MINUTUAN EGIN ZUEN edo BOST MINUTUTAN EGIN ZUEN?
Euskaltzaindiaren 110. arauan zehazten denez, inesibo singularra erabili behar da, baldin eta sintagmak adierazten duen denbora etengabeko unitate bakar gisa hartzen bada.
Hala, bost minutuko epe batean egin zuen ideia adierazteko,
hobeto dago: BOST MINUTUAN EGIN ZUEN.
Beste adibide bat:
Pilotariak hogei minutuAN egin zituen tanto guztiak (bost minutuko epe batean).
Pilotariak hogei minutuTAN egin zituen tanto guztiak.
Pasartea
Pablo Berastegi zuzendari nagusiaren hitz batzuek ere eman didate atentzioa: «Uste dugu disonantzia espazio bat dagoela, elkar ulertzeko arazo bat: agian, ez gara gai izan modu egokian adierazteko zertan zen proiektua edo nola zegoen definituta hasieratik». Imajinatu dut bertsolari bat, bere ustez bertso on samarra bota eta entzuleak hotz hartu duena, mikrofonotik jiratu eta atzeko bertsolari kideei esanaz: «Lastima! Bertsoa izan ona zen, baina tamalez disonantzia espazio bat aurkitu dut tartean».
Baietz! Andoni Egaña