ARTEAN
Alferrik den toki batzuetan aurkitzen dugu aldika ARTEAN:
Enpresa alorrean, estrukturaren eta koiunturaren ARTEAN bereizi beharra dago.
Enpresa alorrean, estruktura eta koiuntura bereizi beharra dago (hobeto).
Ez duzu bereizten ongiaren eta gaizkiaren ARTEAN.
Ez ditu bereizten ongia eta gaizkia (hobeto).
Elkarren ARTEAN babesteko.
Elkar babesteko (hobeto).
Beste batzuetan, aukeran dago ARTEAN, eta beste egituraren bat ere erabil daiteke:
Lau behiren artean, 200 litro esne ematen dute egunean.
Lau behik 200 litro esne ematen dute egunean.
Zenbat fruitu daude sagarren eta bananen artean?
Zenbat fruitu dago guztira, sagarren eta bananen artean? (hobeto)
Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi Petrirena
Aipua
Badago txiste zahar bat, gaur egun inoiz baino aproposagoa dena:
“Bota ezazue eskale hori. Hain naiz sensiblea, ezin baitut jendea sufritzen ikusi”
Slavoj Zizek, Mis chistes mi filosofía
Adibide gisa, Elur-antzara ekarri dugu.
Liburu osoa ere badaukazue entzungai, Uxue Alberdik irakurrita,