ONGI ETORRI
Akats hau aipatu izan dugu gure txokoan, baina hainbeste errepikatzen denez, komeni da gogoratzea:
Hasierako agurraz ari gara. "Etorri" hitza erabili ohi dugu, baina ez beti modu berean.
Ez, badira eta entzuten ditugu —azken urteotan, batez ere—, beste modu batzuk: "ongi etorria!" edo "ongi etorriak!"; baina esan behar dugu hauek bart arratsekoak direla gure artean, eta, gainera, Hegoaldekoak soilik.
Eta bistan da, gainera, nola eta zergatik sortuak: gaztelaniaz bezala, "bienvenido!" "bienvenidos", singularra eta plurala bereiziz esanez gero, hobeto esana dagoelakoan.
Beraz, singular eta plural arteko bereizkuntzarik gabe eman beharko genuke.
Hori da, betiko moduan: "ongi etorri!". Horixe dugu formarik zuzenena.
Ongi etorri! , eta ez "Ongi etorriak!" edo "Ongi etorria!”
Praktika: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/ongi_etorri.html
Artikulua
ONGI ETORRIA(K)!
Hor dugu “Ongi etorria(k)!” zorionekoa, beti esan izan den “Ongi etorri!”soilaren ordez. Hizlari eta esataririk onenak eta trebatuenak ere ez dira uholde horretatik aldentzen.
Patxi Altuna zenak oso gogoan zuen, Mitxelena jauna eta beste hiruzpalau lagun uda batean Erronkarira joan zirelarik han artean bizi ziren eta euskaraz zekiten amonatxo bakanen ahotik hiltzear zegoen hizkera haren azken oihartzunak entzutera, orduan zer zen ez zekiten “Onki xin!” gozo batez hartu zituztela.
Altuna jaunari esker dakigu, halaber, lehenago oraindik, XVII. mendean, Ziburuko Etxeberrik bere “Manual debozionezkoan” zortzi bertsotan barrena, ez behin edo bitan, baizik bost bider oihukarazten diola Aita Eternoari “Ungui ethorri!”, dohatsuen tropelak —gu ere tartean izango ahal gara!— zeruko ateetara iristen ikustean.
Ez dugu egunero esaten “Ondo ibili!”, “Ondo lo egin!”, “Ongi izan!” eta abar? Ala goizeko “Buenos días” ere hemendik aurrera “Egun onak!” eta gaueko “Buenas noches” “Gabonak” esaten hasi behar dugu, gazteleraz pluralak direlako? Edonork daki, halere, horrek guztiak ez duela galarazten aipatu molde hori mugatzaileaz osatzea predikatu gisa edo izen gisa erabiltzean.
Ez gaitezen betiko moldeen kontrako berrikerien zabaltzaile eta barreiatzaile izan.
Film azpidatziak
https://www.kulturklik.euskadi.eus/hasiera/
1.200 film baino gehiagoren azpidatziak Azpitituluak.eus webgunean