Ez dira sinonimoak (1)
Ø amerikano ≠ amerikar
Amerikano: Ameriketatik (aberasturik) itzuli den euskal herritarra (osaba amerikanoa, euskaldun amerikanoak...).
Esanahi horretarako, ez da amerikar erabiltzen; hau da, amerikar ez da erabiltzen indiano esanahia adierazteko.
Sinonimoak dira amerikanok Amerikari dagokiona edo Amerikako herritarra adierazten duenean:
Amerikanoek/Amerikarrek Irakeko hiriburua bonbardatu dute (hala ere, AEBko herritarrak izendatzeko, zuzenagoa da estatubatuar esatea; amerikano/amerikar, berez, kontinenteko guztiak baitira).
Ø konponduezin ≠ konponezin
konponduezin izena da
Haragiaren eta espirituaren arteko konponduezina.
Nagusi eta langileen arteko konponduezinak
konponezin, berriz, izenondoa da
Arazo konponezina; ezin konponduzkoa
Ø batura ≠ batuketa
Batura hitzak eragiketaren ‘emaitza’ adierazten du
Bi zenbaki positiboren batura positiboa da beti.
Batuketa hitzak, berriz, ‘eragiketa’ matematikoa
Batuketak egiten ikasi dut
Ø errektore ≠ erretore
Errektore unibertsitate bateko burua da (Frantzian, gaur egun, irakaskuntza-barruti bateko burua);
Erretore (erretor forma ez da egokia), berriz, eliza bateko, eta, bereziki, parrokia bateko buru den apaiza.
Ø biderkadura ≠ biderketa
Biderkadura hitzak biderkatze-eragiketaren emaitza edo produktua adierazten du:
Bi zenbaki positiboren biderkadura positiboa da beti
Biderketak, berriz, eragiketa matematikoa:
3 eta 7ren biderketak 21 ematen du
Ø erakutsi ≠ irakatsi
Ez dira erabat sinonimoak, baina erakutsik badu irakatsiren adiera ere (zerbait egiteko jakituria edo trebetasuna ematearena, alegia).
Ez dakienari erakutsi.
Eskulanak erakusteko eskola.
Ez dira sinonimoak (nahiz Hegoaldean, maila arruntean inoiz balio berean erabili). Ohitura nagusiaren arabera, bata (bilatu) bestea (aurkitu (= topatu)) lortzeko ahalegina da.
Bilatu du, baina ez du aurkitu.
Ø aitortu ≠ onartu
Ez dira erabat sinonimo. Aitorturen ´zerbait hala dela onartu; zerbait edo norbait halakotzat ezagutu’ adieran, bai; bestela, ez.
Adibide hauetan sinonimoak dira:
Azkenean aitortu/onartu zidan arrazoia nuela.
Bakoitzari zor zaiona aitortu/onartu behar zaio.
Beste hauetan, ez:
Egia aitortu zuen: bera izan zela gutunaren igorlea.
Bere asmoa aitortu behar izan zion.
Ø goiz ≠ goizalde
Goizalde: Egunsenti inguruko orduak; gauerditik egunsenti arteko orduak dira .
Goizalde lainotsu batean.
Goizaldean argitzen duen izarra.
Goiz izena, berriz, egunsentitik eguerdi arteko denbora-bitartea da.
Goiz, eguerdi eta arrats.
Goiz guztiek dute beren arratsaldea.
?Goizaldea lanean eman dute haurrek eskolan. Goiza / Goiz partea lanean eman dute haurrek eskolan).
Euskara Batuaren Eskuliburua
Kulpa eta beldur-zopa
Har dezagun arnas, sakon, ez gaitezen ito kulpa eta beldurrez osatutako zurrunbilo honetan.
Berotze globala, koronabirusa, inmigrazioa, zapalkuntza, teknologia berriak, elikadura, amatasuna eta aitatasuna eta zaintza, segurtasun-protokoloak, klase sozialak, hezkuntza, lehen mundua, bigarren, hirugarren …
Bowierena bezala, gure zerebroa lehertzear dago, zuhurtasunez jokatu nahi dugu baina telebista, irrati eta sare sozialek alerta-egoeran eta arduratuta mantentzen gaituzte eta ez digute uzten pentsatzen. Benetako erantzunkizuna nahasiegia agertzen zaigu.
Arantxa Zabala Atxukarro. Argia
Berri-emaileak adia eginez, esan zigun
Lurra benetan ari zela hiltzen,
negar zotinka, aurpegia busti-bustia,
orduan jakin nuen ez zela gezurra.
Telefonoak entzun nituen, etxeko operak, gustoko doinuak;
umeak ikusi nituen, jostailuak, plantxak eta telebistak.
Nere zerebroak minez gainezka egin zidan,
ez neukan espazio nahikoa
hainbeste gauza pilatu behar izan nuen
guztia bertan gordetzeko,
lodiak eta argalak, altuak eta baxuak,
inor ez den jendea, eta norbait den jendea.
Inoiz ez nuen pentsatu hainbeste jende beharko nuenik.
Nire adineko neska bat erotu egin zen,
ume txiki bat jo zuen;
gizon beltz batek gelditu ez balu
hiltzera iritsiko zela uste dut.
Besoa hautsia zuen soldadu batek
Cadillac baten gurpilei begiratzen zien arretaz.
Polizia bat belaunikatu eta apaiz baten oinak muxukatzen zituen,
trabesti batek oka egiten zuen ikuskizun honi begira.
izozki denda batean ikusi zintudala iruditu zitzaidan,
irabiaki luze eta hotza edaten,
zure eskuak astintzen zenituen barrez, ondo ikusi zintudan,
Ez dut uste abesti honetan zinela zenekienik.
Hotz egiten zuen eta euria ari zuen, aktore baten moduan sentitu nintzen,
eta amarekin gogoratu nintzen eta hara itzuli nahi izan nuen,
Zure aurpegia, zure pausuak, zure ibiltzeko modua,
muxukatzen zaitut, hain zara ederra, zurekin oinez joan nahi dut.
Bost urte dauzkagu, ikusi nire begietan.
Bost urte dauzkagu. Bost urte, a ze ezustea.
Bost urte dauzkagu, zerebroko minez.
Bost urte dauzkagu, daukagun guztia da.