AHOZKO AKATSAK
Zenbait hiztunek, inguruko hizkuntzen eraginez, antza, nire ustez iritzi-adberbioaren ordez, niretzat erabiltzeko joera daukate.
*NIRETZAT oso polita da. NIRE USTEZ, oso polita da.
*ZURETZAT, zein da hobea? ZURE USTEZ, zein da hobea?
*GURETZAT, arrazoia dauka. GURE USTEZ, arrazoia dauka.
Egin ezazue Ktrl+klik Marimaistraren gainean eta adibide praktiko bat entzungo duzue ahozko erabileran egiten dugun beste akats batez:
PASARTEA
Zarauzko hizkeran dago idatzia pasarte hau. Zail egingo zaigu batzuoi, baina merezi du saiatzea:
“(…) Ai, Iñaxio, zure falta somatzen det ikiaarri. Bakarrik sentitzen naiz, Iñaxio. Lenguan, igandero bezela alabak pasiara atea nindunian, Tenteneko baserriya zegon lekutik pasa giñan. Zegon diyot, orain MAXI oyetako bat baitao bere ordez. Ez dezu sinistuko baña nearrez asi nitzan txoruan moduan. Tenteneko metan atzian lardaxkan nola ibiltzen giñan gogoratu nitzan derrepente ta ezin izan niyon nearrari eutsi. Ayek bai garayak Iñaxio, ayek bai garayak. Ta segidan, Ayako mandiyuan naiko dantza inda gero, Santa Barbara ermitaraño jun giñan artakuaz oroitu nitzan. Nola euritan in gendun bide guztiya, eskutik elduta, Zarautz gañian trumoyak ta tximistak eroitzen ikusteko. Goraño nola iritsi giñan ezurretaraño bustita ta nola besarkatu ninduzun euri azpiyan. Ta an, Zarautz lanbrotu ura beyan, ta trumoi ta tximista ayek buru gañian kolpeka genitula, nola eman zenidan iñoiz eman didazun musurik gozoena. Oraindik goguan det zure ezpain bustiyen kontaktu beroa. Ezetasun otz arren berotasuna. Ta nola belar busti aren gañian bat egin gendun, gure asierako arnasestua, trumoi otsen gañetik Zarautz guztiyan entzuterañoko ulu ta aiene biurtu arte. Pasatako pulmoniya naiko kastigu izango ote zan goikuak eramaten gaitunian egindakuak kontuan ez artzeko!”
Irakurri osorik, merezi du eta!!!