Ø Berriak horrela erabiltzen du:
jakin badaki.
Gehiegikeria da 'badaki' arrunta adierazteko erabiltzea.
Jakin, badaki, baina ahaztu egiten zaio.
Jakin badakit zer ordutan den trena, eta, beraz, garaiz ibiliko naiz*(Berriak ez du erabiltzen)
[e.](erabili) Badakit zer ordutan den trena, eta, beraz, garaiz ibiliko naiz.
Ø Hau da Juan Garzia Garmendiaren iritzia:
Zer den "jakin badakigu"?
Bada, modak moda, horratx egia biluzia: "badakigu" esateko aldrebeskeria puztu alferrikako bat. Alegia, ezjakintasuna dotorekeriaz mozorrotua.
Badakit, jakina, akaso hori ere irentsi beharko dugula martxa honetan,baina, izan, hala dira (edo ziren) gauzak.
https://postaria.com/pipermail/itzul/2016-September/025600.html
Igandero, Berriak Ahomentan erreportajeak argitaratzen ditu. Azken igandean, Orsola Casagranderen eta Oskar Epelderen bizipenak ekarri zizkiguten. Munduan zehar dabiltzan bi kazetari, egunkarien lerroburuetan agertzen ez diren berriak kontatzen dizkigutenak.
Pasarte bat ekarri dugu gurera, baina gomendatzen dizuet erreportaje osoa irakurtzea, oso interesgarria baita.
O. C.: Nire semeak hogei urte ditu; bere aita kurdua da, eta ni ,italiarra, baina bera Londresen jaio zen. Erresuma Batuko hiritarra da, eta baita Italiakoa ere. Ez da turkiarra bere aitak nahi izan ez zuelako. Baina bere izena italiarra edo ingelesa ez denez, nahiz eta hizkuntza horiek beste edozeinek baino hobeto hitz egin, ez dute herrialde horietako herritartzat. Hori da arazoa. Gizartea aldatu egin da. Atzo, euskaldun lagun batzuekin hitz egiten, guraso senegaldarrak dituen gazte batek hala zioen: hemen, Euskal Herrian jaioa izanik ere, eta euskaraz bikain egiten duen arren, oraindik nongoa ote den galdetzen diotela.
O. E.: Afrikaz hitz egiten denean, tribuez hitz egiten da maiz. Baina etnikoki oso desberdinak diren komunitateetan bizi dira herrialde askotan, eta oso errotua dagoen ohitura bat da hori. Adibidez, hemen bizi den zuri bat izanik, oso ondo tratatu naute hasieratik, nahiz eta aberatsa ez izan. Jakinduria asko izateaz horren harro agertzen den Europak ere ikas zezakeen zerbait afrikarrengandik. Baina botere gosea ere jokoan sartzen da.
Arantxa Elizegi Egilegor. Berria