Konpletiboetan perpaus nagusia ezezkoa denean, ez da beti –(e)nik atzizki egokiena.
Ø Ez da egia/gezurra/ziurra… eta honelakoetan –(E)LA ipini behar da derrigorrean.
*Ez da egia inflazioak behera egin duENIK.
Ez da egia inflazioak behera egin duELA.
Ø Konpletiboaren mezua egia denean, argigarriagoa da –(E)LA jartzea.
*Ez ahaztu bihar bilera duguNIK.
Ez ahaztu bihar bilera duguLA.
Ø Ezezko indarra esaldiaren beste atal batean jartzen bada,egokiagoa da –(E)LA jartzea.
Ez du inork esan aurrekontua murriztu behar dENIK.
Ez du inork esan aurrekontua murriztu behar dELA.
Ø Bestalde, ez da gomendatzen –(E)NIK baiezko perpausetan erabiltzea:
*Malik al Houthik ezeztatu egin du Yemengo meskitako erasoaren egilea dENIK.
Malik al Houthik ezeztatu egin du Yemengo meskitako erasoaren egilea dELA.
IVAP. Administrazioa euskaraz aldizkaria. Gramatika artikuluen bilduma eta ariketak
Gehiago jakiteko honetaz:
Artikulua
Librea, bakarra, berezia
Bi arte mota daude: jendeari gustatzen zaiona eta gustatzen ez zaiona. Ona eta txarra ez dira benetakoak. Ez dira existitzen. Beraz, nola sortu jendeari gustatzen zaion artea? Arteak librea behar du izan artea izateko. Librea, bakarra, berezia. Ikasi daiteke? Ikasitakoa ez da librea, bakarra, berezia. Ikasitakoa beste batena da. Arte berritzailea barruan eduki behar da. Eta ez baduzu? Ezin artista izan. Ze krudela den artea.
Arteak librea behar du izan artea izateko. Eta librea izateko, ezin ikasia izan. Ala ikasteak ematen digu askatasuna?
Artikulua
Jakin badakigu Euskal Herriaren berreuskalduntzea lortzen badugu euskara ikasteko hautua egin eta egingo duten herrikideei esker izango dela. Euskarak joan diren berrogeita hamar urteotan egin duen jauzia ezinezkoa zatekeen milaka erdaldunek euskara ikasi izan ez balute. Urteetako ahalegina, gehienentzat. Idazleen eta musikarien arteko kantagintzak apenas jaso duena, gainontzekoek ere urri.
Begietara begiratzeko modu bat,
galderak egiteko modu bat,
eskutik heltzeko, heltzeko modu bat
amets egiteko modu bat.
Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.
Munduari begiratzeko. Kirmen Uribe / Mikel Urdangarin,
Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, 2003
Bideo honetan entzun dezakezue abestia:
https://www.youtube.com/watch?v=zrnyAHizDl0 (Chrome edo Firefox)
http://susa-literatura.eus/liburuak/best2406
Gotzon Barandiaranen Hitzen ahairea liburutik jasotako pasartea