Gertatuko direnak nola adierazi
Aurrerapen, aurreikuspen, asmo edo proiektuez mintzatzen garenean, etorkizuneko aditz-formak erabiltzen ditugu.
Ø -KO
Etorkizuneko gauza asko ziurtzat jo daitezke. Oraindik jazo ez badira ere, ez dagoenean atzera egiterik erabiltzen dugu:
- Realak eta Eibarrek igandean jokatuKO dute aurtengo bigarren derbya, Anoetan.
- Ostegunean ospatuKO dugu Euskararen eguna, eta euskaldun berriak omenduKO ditugu.
Ø -TZEKOA(k) IZAN
Asmoen berri emateko, -TZEKOA(k) IZAN perifrasia erabil dezakegu, aurretik esandakoa betetzea protagonisten esku dagoela azpimarratu nahi badu.
- Gure zuzendaria eta Andoaingo alkatea batzartzekoak dira ostegunean, (baina baliteke azkenean horrela ez izatea).
Ø BEHAR
Beste asmo batzuk lotuago egoten dira, prestatuago. Asmoa bete dadin nolabaiteko prestakizunak eginak direla adierazteko, behar aditz modala daukagu.
- Autobideak banandu dituen alde biak lotzeko, zubi bat egin behar du Foru Aldundiak. Inguruko baserritarrak kexu dira indusmakinen zaratagatik.
Ø -TZERA JOAN
Baten batek etorkizunerako erabaki duenaren berri emateko, -TZERA JOAN perifrasia daukagu.
- Autobideak banandu dituen alderdi biak lotzeko, zubi bat egitera doa Foru Aldundia. Aurrekontua gaur onartu dute Batzar Nagusietan.
Ø -TZERA JOAN / -TZEAR EGON (IZAN) / -TZEKO ZORIAN EGON (IZAN)
Perifrasi horien bidez hemendik gutxira gertatuko denaren berri ematen dugu.
- Gatibuak aske irteteko zorian daude, bahitzaileek lortutzat eman baitute euren helburua.
- Loiuko aireportura heltzear daude Munduko Txapelketan parte hartu duten euskal atletak.
- Txupinazoa bota behar duen zinegotzia irten da udaletxeko balkoira. Sanferminak hastera doaz.
Eitb-ko hizkuntza irizpideak (moldatuta)
Artikulua
Hiri guztietako kantoietan pertsona geldiak aurkitu ahal dira, ezer egiten ez dutenak, pasatzen diren oinezkoei so eginez.
Ibiltarien irudimenez, zeregin ugari izan ahal dute, itxaroteaz gain: ixilpeko poliziak izan ahal dira, gaizkile iheskor bat atxilotu nahian, edo, justu alderantziz, lapur abilak, zerbait ostutzeko memento egokienaren zain. Baliteke, ordea, populazioaren ohiturak aztertzen dituzten soziologoak, edo beste planeta bateko mozorrotutako inbasoreak izatea, edo maitale abandonatuak, inoiz bueltatuko ez denaren maitea itxaroten ari direnak.
Hiri guztietako kantoietan daude izaki misteriotsu hauek, beste baten zain daudela pentsatuz, beren bizitzaren misterioa argitzera kalera atera direnak, haien barrukalde ilunetik ihesiz.
http://antrexantak.blogspot.com.es/
Artikulua
Egunkaria, egunez egun
Gizonak tranbia hartzen du, egunkaria erosi eta besapean jarri ondoren.
Handik ordu betera jaisten da tranbiatik, egunkari bera beso beraren
pean daramala.
Baina jadanik ez da egunkari bera; orain orri inprimatu pila bat besterik ez da, gizonak plazako banku batean abandonatzen duena.
Bankuan bakarrik gelditu eta berehala, orri inprimatu pila berriz ere egunkari bihurtzen da, harik eta mutiko batek ikusi, irakurri eta orri inprimatu pila bat bilakatuta uzten duen arte.
Bankuan bakarrik gelditu eta berehala, orri inprimatu pila berriz ere egunkari bihurtzen da, harik eta atso batek ikusi, irakurri eta orri inprimatu pila bat bila bilakatuta uzten duen arte.
Gero, etxera eramaten du, eta bidean, kilo erdi zerba gordetzeko erabiltzen du, horretarako baitira egunkariak metamorfosi kitzikagarri horien ondoren.
Julio Cortazar
ARTIKULUA
Igor Susaetak Mexiko Hiritik idatzitako blogean irakur dezakegu
hango bizimoduaren adibide bitxi bat:
Hiri honetako milaka garajeren ateetan irakur daitekeen ohartarazpen bat barregarria bezain beldurgarria da. Zera dio, literalki: “Respete mi entrada y yo respeto su coche”. Euskarara ekarrita ondokoa esan nahi du: “Nire atearen aurrean nahita edo kasualitatez, berdin du, aparkatzen baldin baduzu, berorika zuzenduko natzaizu baina txiki-txiki eginda utziko dut zure automobila. Entzun?”. Eta zer esan beste abisu honi buruz: “Favor de no estacionarse. Se ponchan ruedas gratis” Autoa, motorra piztuta edo itzalita, zer inporta du, okerreko lekuan utziz gero, gurpilak gupidarik gabe zulatuko, are pitzatuko, dizkizutela, alegia. Bikaina abisua; halere, aurreneko oharpena aukeratzen duten jabeak bigarrenaren alde egiten dutenak baino gupidagabeagoak eta hotzagoak direlakoan nago. Intuizio hori daukat…
HITZAK:
Bi lankidek erantzun digute. Bi erantzunak batera jarri ditut, jarraian:
“Galdetzen duzun termino biak jasota datoz eskegita dagoen hiztegitxoan, hemen: www.ondarrutarnaturala.com “
ARROSINGA
- Arrosinga egitea da: logura daukazunean ahoa zabaltzen ibiltzea.
- “arrosinga” edota “arrosinge” (nire ustez, herritarrok “e" ahoskatzen dugu bukaeran) “aharrausi eginean” da (erdarazko “bostezando”) ; “nola” moduzko galderari erantzuna ematen dio.
ENDREROSU
- Endrerosu: endredoan ibiltzea gustatzen zaiona. Endredoa: ume artean egiten diran burrukak edo nagusiak olgetan ibiltzen diranean burrukan. Hori da endredu egitea.
- “endrerosu”, jasota dator esteka horretan ere, baina “endrerosi” aldaeraz; dena den, “endrerosu”, gixonezko pertsona bati buruz bagabiltza da; eta “endrerosi” emakumea bada: dena nahastu egiten duen bati buruz erabiltzen da (nahastaile naturala!).
Eskerrik asko!