- Hauek guztiak, gauza hauek guztiak...
- Hauetan guztietan, taberna hauetan guztietan...
Ontzat ematen dira hau guz(t)iau bezalakoak ere. Hala ere, ez dira batasunerako egoki ikusten forma hauek: *guzti hauek edo *guztihauek, *gizonau, etab.
Iturria: Euskaltzaindiaren arauak : 4. araua:
"Hau guztia" ala "guzti hau"? Horra hor gakoa! Euskal tradizioan "hau guztia" da forma nagusia, nahiz eta Hegoaldean "guzti hau", "guzti haietan" eta abar franko errotuak dauden. Baina, azpimarratu beharrekoa da Hegoaldean soilik gertatu dela aldaketa hori, eta, ondorioz, puntu honetan tradizio zaharrean zegoen batasuna hautsi egin dela. Hortaz, "hau guztia" eta "guzti hau" esapideen artean, lehena hobesten du Euskaltzaindiak.
Horixe, "hau guztia" erabili behar da, eta ez "guzti hau". Eta, jakina, horren ondorioz: "etxe horietan guztietan ikusi dut" erabili beharko da, eta ez "etxe guzti horietan". Eta berdin: "lankide guzti horiekin egin dugu bilera" erabili ordez, "lankide horiekin guztiekin egin dugu bilera" erabili beharko da. Edo "bide guzti hartan bildu zituzten botilak" erabili beharrean, "bide hartan guztian bildu zituzten botilak" erabiliko dugu.
Iturria: Euskara hobetzen, “Hau guztia”
Artikulua
Zer gertatzen da gorputzean maitemintzen garenean?
Maitemintzen garenean, besteak beste, hormonak hasten dira dantzan gure gorputzean. Hasieran, estrogenoak (emakumezkoetan) eta testosterona (gizonezkoetan). Gerora, beste substantzia batzuez mozkortzen da gure gorputza: norepinefrina, serotonina, dopamina… Eta urteak eman ondoren bikotearekin, zer gertatzen ote da?
Maiz egiten diren galderak ataleko bideoek labur eta modu entretenigarrian aurkeztu nahi dituzte, agian, noizbait egin ditugun galderak eta hauen erantzunak. Bideoak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eginak daude eta zientzia jorratzen duen Órbita Laika (@orbitalaika_tve) telebista-programan eman dira gaztelaniaz.
Eta agian isolamendu honek horretan lagun diezaguke. Izan ere, pedagogo askoren eskaera da eskoletan behaketari garrantzia gehiago ematea. Lore Erriondo pedagogian doktoreak ere horixe bera azpimarratzen du: «Umeek (eta baita helduek ere) behaketarako momentuak behar dituzte. Modu pausatuan, lasaitasunean bizitzan eta inguruan gertatzen direnak ikusi eta aztertzeko uneak izatea. Hezkuntza jada ez da soilik eskola. Modu kontzientean/inkontzientean, familian egiten duguna ere bada….».
Eta aipatzen du: «Behaketa ez da soilik begiratzea. Aztertzea eta hausnartzea ere bada. Zergatiei buruzko galderak egitea da. Eta hori ere bada besteak beste, jakintzaren eta zientziaren oinarrian dagoena. Finean, egun asko hitz egiten da tolerantziaz, enpatiaz, eta abar, baina sekula baino azkarrago bizi gara, sekula baino informazio gehiago dugu, baina ez dugu patxada nahikorik horri buruz hausnartzeko. Introspekzioa da norbere buruaren behaketa egitea, norbere burua ezagutzeko, eta hori oso garrantzitsua da. Kontziente izateko zer egiten dugun, zer pentsatzen dugun. Hurkoa ezagutzeko eta enpatia izateko. Behaketa garrantzitsua da, besteak zer egiten duen, nola jokatzen duen jakiteko eta ulertzeko».
Eta etxeko isolamendu honek behaketaren hezkuntza lantzeko balioko duen galdetu diogunean, hala erantzun du: «Jarrera da ezberdina. Badago jende bat abiaduraren poderioz ahaztu egin duena behatzea zer den. Kanpora begiratzen duenean, soilik begiratzen die arreta deitzen duten ideiei: kantuak, txaloak, garrasiak, eta oso nabarmenak diren ekintzak. Baina baliatu beharko genuke patxada hau, egunero begi bistan duguna behatzeko, eta erreparatzen ez diogunari denbora gehiago eskaintzeko. Kaleak nola dauden antolatuta, etxe aurreko horma zein harrirekin dagoen egina, txorien kantuak ezberdinak diren, zein ordutan kantatzen duten, zein kolore duen zeruak… mila gauza, hor daudenak, beti hor daudenak, baina sekula begiratu ez ditugunak, aukerarik izan ez dugu-eta».
Behaketa pausatu hori oso arrunta izan da aurreko belaunaldietan. «Gure amak oraindik ere egiten du. Etxe pareko kaioak ezagutu egiten ditu. Badaki zein kaio jartzen den zein faroletan, eta nola jokatzen duen bakoitzak. Atsotitzak, esaterako, bizitza behatzearen ondorioz sortuak dira. Behaketak errepikatzearen ondorioz etorriko dena aurreikusten laguntzen diguten esaldiak dira, azken finean».
Artikulu osoa da interesgarria: Etxeko leihoak naturaren behatoki
Gari. Muxote potolo bat