Azkenaldian “ahal izan” egituraren erabilera geroz eta jende gehiagoren ahotan dabilela sumatzen da eta beste erabilerak alboratzen ari direla uste dut, esate baterako: “egin dezaket”, “ekar dezakezu”, “egin dezakegu”… Horien ordez “egin ahal dut” , “ekarri ahal duzu”, “ahal duzu” entzuten ditut.
Jatorra al da erabilera hori?
a) Bi egitura horien zuzentasuna dela-eta, biak dira zuzenak eta biek esanahi bera dute:
b) Bi egitura horiekin batera, beste hau ere badugu:
c) Ezezkoetan, berriz, modu hauek ditugu:
Egitura bat erabili zein beste bat erabili, zuzen ari gara. Zenbaitetan euskalki kontua izaten da, eta horren arabera egiten du hiztunak aukera. Beste batzuetan, berriz, erosotasun kontua izaten da hautua, egitura “erabilerraza” baita AHAL eta EZIN partikulak indikatiboko aditz laguntzailearekin baliatzea.
http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/kontsultak/ahal-dut-dezaket/#more-1015
Bestalde, esan behar dugu hitz-ordena kanonikoa euskaraz hau izaten dela:
aditza + ahal ikusi ahal dut ikusten ahal dut
Adibide bat:
Aztertu behar da * nork ahal duen zerbait esan.
Aztertu behar da nork esan ahal duen zerbait.
Ariketak egiteko, sakatu HEMEN
Iritzia
Ez, mutilok, pixa eserita egitea ez da hain traumatikoa
Iñakiri galdetu diot zergatik ez duen etxean pixa eserita egiten, zutik eginda batzuetan ingurua zipriztinduta uzten omen duela-eta. Ez dizkit aipatu ohitura edo erosotasuna, ondorengoa baizik: “Etxean, pixa eserita egiten arrebak ikusi ditut beti eta arraroa egingo litzaidake, oso femeninoa”.
Eta halaxe dugu askok barneratua: ‘benetako gizonek’ txiza zutik egiten dutela, hori dela maskulinoa, eta esertzea berriz, emakumeen pare jartzea –emakumeen mailara makurtzea–. Baina etxean nahiz kanpoan genero eraikuntza gaindituko duten komun mistoak nahi baditugu, denok erabiltzeko moduko (eta atzetik behin eta berriz garbitzen ibili behar ez izateko moduko) komun garbiak nahi baditugu, eta gizonon prostatarentzat (osasunarentzat) hobeak izango diren ohiturak nahi baditugu, onena pixa eserita egitea.
Europa iparraldean adibidez, gizonek pixa eserita egitea hedatuago dagoela aipatzen du Amelia Barquinek, kanpainak ere egin dituztela komun publikoetan ohitura hori zabaltzeko, eta etxeko komunetan ere oharrak jartzen dituztela, mesedez pixa eserita egiteko eskatuz. Arantxa Iturberen ipuinean Josuk aldarrikatzen duen moduan, “Nik eserita egiten dut. Eta zer?”. Pailazoek ere argi dute: “Txukun, txukun erabilita / garbitzeko lanik ez / neska nahiz mutil / andre nahiz gizon / eserita, mesedez!”.
Mikel Garcia Idiakez
Argia
Galdetu diozu inoiz zeure buruari eguneroko keinu txikien soinuak zenbaterainoko garrantzia duen gure bizitzan?
Horixe islatzen saiatu da, modu ezin originalagoan, hemen ikusi ahal duzuen film laburrean Oliver Holms zinemagile gaztea. “The Foley Artist” du izenburua. (“Foley”, ingelesez, filmetako soinu teknikaria izendatzeko erabiltzen da) Londoneko film laburren zinemaldian erakutsi zuten 2016an.
ZUZEU blogetik jasotakoa.