Nola esan postureo euskaraz?
Euskadi Irratiko Faktoria programan, Maite Artola kazetariak Adolfo Arejita euskaltzainarekin hitz egin du horretaz
MAITE ARTOLA.- Zu, esan dizkiguzun guzti hauetatik, zuretzat zein da postureo egokien definitzen duena?
ADOLFO AREJITA.- Ba, sartaldeko ikuspegitik edo euskararen Gipuzkoa-Bizkai parte horretatik, nik esango nuke, plantak egin, plantak egitea dela pixka bat, hola, indartsuena. Gero, bestetik, hola, landutasun itxura batetik, iduri egin, iduri egite ere oso bikaina begitantzen zait.
Ø “Horrek tonto-plantak egiten ditu” edo
“Horrek eder-plantak egiten ditu”.
Ø itxurarren
por mantener las apariencias.
“Ez duzu gogoko, baina itxurarren baino ez bada ere, emaiozu musu bat”
Labayru hiztegia
Osoa entzun, eta transkripzioa irakurtzeko, sakatu HEMEN
Habe ikasbil
Artikulua
«Emakumeok gure prismatik ikus eta konta dezakegu kirola»
Arritxu Iribar Kirol esataria
Urte hauetan guztietan, Iribarrek bere alea jarri du joera hori iraultzen saiatzeko. Emakumezkoen ahotsa mota guztietako kirol ekitaldietan ordezkatu du: txirrindularitza lasterketetan, atletismo probetan, estropadetan, pilota eta eskubaloi partidetan... Eta, haren esanetan, sekula ez du zailtasunik topatu emakume izate hutsagatik. «Inoiz ez dut halako arazorik izan. Esatari moduan, behintzat. Hori bai, batzuetan senti dezakezu betegarri moduan zoazela. Gizonezko batekin batera emakumezko bat ere egon dadin, baina ez propio zu nahi zaituztelako». Edonola ere, horren interpretazio baikorra ere egin daiteke. «Antolatzaileek sentsibilizazio handiagoa dute orain, eta ahalegin hori egiten da. Hori ezin daiteke ukatu».